Lurralde Elkargoa definitzeko bilera garrantzitsua izango da bihar

  • Iraila momentu erabakigarria izango da Ipar Euskal Herrian Lurralde Elkargoa osatzeko. Horren aurretik, elkargo berriaren ezaugarriak eta eskumenak definitu behar dira, eta bihar bilera garrantzitsua du  Hautetsien Kontseiluak bere jarrera biribiltzen hasteko.


2012ko uztailaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30

Batera plataformak lau marra gorri jarri ditu: euskal lurraldetasuna; eskumenak gehitzen joan ahal izatea; gestio optimizatua; eta Frantziako Gobernuaren deszentralizazio planaren baitakoa izatea.

Bateraren esanetan “momentu historikoa” da honakoa, egitasmoak sostengu zabala baitu eta Euskal Herriko parlamentariak ere orokorrean elkargo berriaren alde azaldu baitira. Era berean, Pariseko deszentralizazio egitasmoa baliatzeko aukera sortu da. Dena den, Baterak azaldu du gertutik jarraituko duela bihar Hautetsien Kontseiluak egingo duen bilera.

Informazio gehiago:

- Anita Lopepe (EH Bai): “Oraindik indefinizio handia dago estatuaren aldetik”. (Argia, 2332 zk.)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurralde Elkargoa
2021-04-13 | ARGIA
14.000 etxe huts eta 51.000 bigarren etxe aurreikusten dituzte bost urte barru Ipar Euskal Herrian

Euskal Hirigune Elkargoko batzar berezia egin dute 232 hautetsiek, bideokonferentziaz. Aurtengo aurrekontua eta Bizilekuen Tokiko Programa onartu dituzte, baina programa errefusatu eta “anbiziozko etxebizitza politika bat” aldarrikatu du hainbatek.


2020-09-28 | Mikel Eizagirre
Euskal Elkargoak hiru euskal preso politikoren egoera salatu du

Esnal, Haranburu eta Paroti ezartzen ari zaien “heriotza zigorraz” kexu da elkargoa frantziar justiziaren erabakiaren aurkako mozio batean.


2019-01-22 | Euskal Irratiak
27 proposamen helarazi dio Baterak Euskal Hirigune Elkargoari, gobernantzaren hobetzeko

Zortzi atal, 27 proposamen. Hona Baterak Euskal Hirigune Elkargoaren gobernantzaren hobetzeko, Jean-René Etchegaray presidenteari eman dion txostena joan den larunbatean. Baterak, joanden irailetik eskualdeka, 16 herri desberdinetan bilkurak antolatu ditu oharren... [+]


2018-02-13 | Euskal Irratiak
Euskal Elkargoaren hizkuntza politika apirilean aurkeztu behar lukete, Arrabiten hitzetan

Hautetsiak eta euskalgitzako eragileek osatu lan batzordeak ari dira norabide hauen lantzen, Beñat Arrabit, Euskal Elkargoko hizkuntz poltikarako arduradunak, Amikuzeko irratiaren estrenan azpimarratu daukun bezala.


2017-09-10 | Mikel Asurmendi
Ergela irakurriko duena

Oporraldiko azken egunen atzerako kontaketa egitea eskatu zidan buruak nonbait, hartara, ARGIAko egutegiari orri berri bat kendu nion agorrileko hamazazpian. Buruketa hau egitea proposatzen zuen: “Euskal Herriko Lurralde osoa hartzen duen administrazioari nola deitzen... [+]


Eguneraketa berriak daude