Lurralde Elkargoa beharrezkoa ote den zalantzan jarri du Lebranchu ministroak

  • "Ez dakit tresna instituzional berezi bat behar ote den; beharbada aitzina egin ahal dugu egiten dakigunarekin", adierazi zuen atzo Miarritzen Marylise Lebranchu Frantziako Estatu Erreforma eta Deszentralizazioko ministroak, kazetariek euskal Lurralde Elkargoari buruz galdetu ziotenean. Lebranchu urriaren 11n da biltzekoa euskal hautetsien ordezkaritzarekin. "Proposamen oso ezberdinak daude gai honen inguruan; guztiak begiratzen ditut", esan du ministroak, Lurralde Elkargoarena aukera bakarra ez dela aditzera emanez.


2012ko urriaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Marylise Lebranchu ministroa hilaren 11n bilduko da euskal ordezkariekin.

Irailaren 14an Ipar Euskal Herriko hautetsi gehienek bat egin zuten Lurralde Elkargoaren aldeko aldarrikapenarekin. Euskal Herriari eskumen bereziak emango lizkiokeen erakundearen alde azaldu dira, halaber, Colette Capdevielle eta Silviane Alaux diputatu sozialistak, Jean Lassalle zentrista, Frederique Espagnac senatari sozialista eta Jean Jacques Lasserre zentristak.

Auziari buruz galdetuta, pilota Parisen esku dagoela adierazi zuen orduan Lasserrek. Ez dela "ametsik" egin behar zioen: "Parisek ez du bertze erakunde bat sortuko. Hor daude Kontseilu Nagusia eta Eskualdea. Bakoitzaren funtzioa zein den argitu behar da, Euskal Herriaren gobernantza mota zehazteko". Bide horretatik doaz atzo Lebranchuk esandakoak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurralde Elkargoa
2021-04-13 | ARGIA
14.000 etxe huts eta 51.000 bigarren etxe aurreikusten dituzte bost urte barru Ipar Euskal Herrian

Euskal Hirigune Elkargoko batzar berezia egin dute 232 hautetsiek, bideokonferentziaz. Aurtengo aurrekontua eta Bizilekuen Tokiko Programa onartu dituzte, baina programa errefusatu eta “anbiziozko etxebizitza politika bat” aldarrikatu du hainbatek.


2020-09-28 | Mikel Eizagirre
Euskal Elkargoak hiru euskal preso politikoren egoera salatu du

Esnal, Haranburu eta Paroti ezartzen ari zaien “heriotza zigorraz” kexu da elkargoa frantziar justiziaren erabakiaren aurkako mozio batean.


2019-01-22 | Euskal Irratiak
27 proposamen helarazi dio Baterak Euskal Hirigune Elkargoari, gobernantzaren hobetzeko

Zortzi atal, 27 proposamen. Hona Baterak Euskal Hirigune Elkargoaren gobernantzaren hobetzeko, Jean-René Etchegaray presidenteari eman dion txostena joan den larunbatean. Baterak, joanden irailetik eskualdeka, 16 herri desberdinetan bilkurak antolatu ditu oharren... [+]


2018-02-13 | Euskal Irratiak
Euskal Elkargoaren hizkuntza politika apirilean aurkeztu behar lukete, Arrabiten hitzetan

Hautetsiak eta euskalgitzako eragileek osatu lan batzordeak ari dira norabide hauen lantzen, Beñat Arrabit, Euskal Elkargoko hizkuntz poltikarako arduradunak, Amikuzeko irratiaren estrenan azpimarratu daukun bezala.


2017-09-10 | Mikel Asurmendi
Ergela irakurriko duena

Oporraldiko azken egunen atzerako kontaketa egitea eskatu zidan buruak nonbait, hartara, ARGIAko egutegiari orri berri bat kendu nion agorrileko hamazazpian. Buruketa hau egitea proposatzen zuen: “Euskal Herriko Lurralde osoa hartzen duen administrazioari nola deitzen... [+]


Eguneraketa berriak daude