Atzo aurkeztu zuen Gerediaga Elkarteak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 44. edizioko kartela. Lur Merino diseinatzaile bizkaitarraren (Astrabudua, Erandio) proposamena aukeratu dute, aurkeztutako 55 kartelen artean. Merinok hautatutako leloa Zure eskura dago da.
Azoka abenduaren 4an irekiko da, eta egitarauaren nondik norakoak pixkana-pixkana ezagutuko ditugu. Aurten Katalunia izango da gonbidatu berezia.