Lur eta etxebizitzen arazoari aurre egiteko eskatuko diete herriko etxeei, 15eko manifestazioan

  • Herriko etxeek lurraren eta etxebizitzaren arazoa ez dutela "serioski lantzen" salatzeko eta gaiari ekin diezaiotela eskatzeko, manifestaziora deitu du Lurra eta Etxebizitza kolektiboak, martxoaren 23 eta 30eko herri hauteskundeen atarian.


2014ko martxoaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Orain arteko "pasibotasuna" alboratzeko eta etxebizitzaren arazoa konpontzeko eskura dituzten tresnak erabiltzeko eskatu diete herriko etxeei.

Hilaren 15ean egingo da manifestazioa, Donibane Lohizunen abiatu eta Zibururaino. Donibane Lohizune hautatu dute, etxebizitzen ia erdia hutsa edo bigarren egoitza delako bertan. "Herrian lan eta bizitzeko" eskubidearen aldeko manifestazioa izango da eta herriko etxeei gogoraraziko diete ahalmena badutela "sarraski ekologiko zein sozial" hori oztopatzeko.

Aldiz, hein batean herriko etxeen orain arteko "pasibotasunak" ahalbidetuta, "espekulazioa, etxebizitza duinaren eskuragarritasun eza, ingurumenaren eta laborantza eremuen suntsipena, herrien arimaren desagerpena" da nagusi.

Lurraren egoerari buruzko txostena bidali du kolektiboak herriko etxeetara eta bilkura publikoak ere egin ditu, herritarren kezkak eta arrangurak ezagutzeko.

Herriko etxeek eskura dituzten tresnak

Kolektiboak herriko etxeei eskatu die ekiteko, eskura dituzten tresnak erabiliz. Hala nola, Tokiko Hirigintza Planaren (PLU) bidez lurra kudeatuz, "hirigintzaren, ingurumenaren eta laborantzaren beharrak hobeto kontrolatzeko"; etxebizitzen zaharberritzea bultzatuz, Ipar Euskal Herriko etxebizitzen "laurdena hutsa edo bigarren egoitzez osatua" baita; edota herriko etxeek lehentasunez erosteko duten eskubidea baliatuz, ondasun pribatuak publiko bilakatzeko.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Sei urteko espetxe zigorra eskatu dute bizkaitar baten aurka, etxegabetze bat gelditzen saiatzeagatik Bartzelonan

Bi lagunen kontrako epaiketa hasi da gaur, otsailaren 29ean, Bartzelonan. Akusatuetako bat Zeberiokoa (Bizkaia) da, eta bestea Esplugueskoa (Bartzelona). 2020an Bartzelonan etxegabetze bat gelditzen saiatzean, Esquadra Mossoak bortizki oldartu ziren han bildutakoen kontra... [+]


2024-02-26 | ARGIA
Eusko Jaurlaritzak helegitea jarri dio Espainiako Estatuko Etxebizitza Legeari

2023ko uztailean aurkeztu zuen helegitea, eta sei hilabetez Espainiako Gobernuarekin elkarrizketak izan ondoren, ez dira akordio batera iritsi, eta Eusko Jaurlaritzak adierazi du “helegitea jartzera behartu” dituztela. Eskumenak urratzea argudiatu du Jaurlaritzak. EH... [+]


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


Eguneraketa berriak daude