argia.eus
INPRIMATU
Lula da Silva, kartzelan sartzeko zorian
  • Brasilgo Auzitegi Federal Goreneko (STF) magistratuek atzera bota dute presidente ohiak kartzelaratzea ekiditeko aurkeztutako azkenengo errekurtsoa.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko apirilaren 05a

Iragan urtarrilean 12 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Lula da Silvari, ustelkeria egotzita. Zigor hori ekiditeko errekurtsoa aurkeztu zuen da Silvak STFaren aurrean, baina magistratuek errefusatu egin zuten, boto bakarreko diferentziarengatik. Horregatik, Brasileko presidente ohia kartzelatik geroz eta gertuago dago.

Da Silvaren kartzelaratzea berehalakoa izango da, eta ondorioak eragingo ditu herrialdeko politikan, izan ere, galdeketen arabera, Da Silvak irabaziko lituzke datorren urriko hauteskundeak.