Lula da Silva Iberdrolako buruekin bilduko da Bilbon

  • Brasilgo presidente ohiak Iberdrolako 250 zuzendariren aurrean hitz egingo du, konpainiaren akziodunen urteko batzarraren bezperan. Iñigo Urkullu lehendakariarekin ere bilduko da, Lula Institutuak jakinarazi duenez. Berrikitan, Aieteko adierazpenari babesa helarazi zion.


2014ko martxoaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Lula da Silvak Brasil eta beste herrialde batzuen arteko kooperazioa bultzatzen dihardu Instituto Lularen bidez.

Luiz Inácio Lula da Silva, 2003tik 2010era Brasilgo presidente izana, Bilbon izango da martxoaren 27an. Aurretik sindikalgintzan eta diktaduraren kontrako borrokan aritua, bere agintaldian aurrerakuntza ekonomiko eta sozialak izan ziren herrialde amazoniarrean. Aitzitik, Lularen politika pragmatikoak kritikak ere jaso ditu eta neoliberalismoari eta multinazionalei jokoa egitea egotzi diote ezkerreko sektoreek.

Langileen Alderdiak agintean segitzen du Brasilen, Dilma Rousseffen eskutik. Lula Da Silvak berriz Instituto Lula-ren bidez agenda bete ekitaldi izan ohi du munduan barrena, nola Brasilgo enpresak promozionatzen, hala kooperazioa eta harremanak lantzen.

Lularen bisitak Iberdrolaren akziodunen urteko batzarrarekin egin du bat. Iberdrola Brasilgo sektore hidroelektrikoan liderra da eta 1997tik inbertsio milioidunak egin ditu herrialde erraldoian, azpiegiturei eta merkatuari begira.

Mundu osoan, baina bereziki Latinoamerikan, konpainia bilbotarraren jarduerak sorturiko kalteak salatzen dituen Ibertrola kolektiboak elkarretaratzeak egingo ditu Bilbon egunotan:

   - Martxoak 26 asteazkena, 19:30: Energia Pobreziaren aurka, Arriaga Plazan.

   - Martxoak 27 osteguna, 19:30: “Lapurren Plazan” (Plaza Biribilean).

   - Martxoak 28 ostirala, 10:30: Iberdrolako Akziodunen Batzar aurrean, Euskalduna Jauregian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brasil
Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


Amazoniako indigenen lurrak deforestatzaileen esku utzi ditzakeen legea onartu du Brasilgo Kongresuak

Amazoniako lurrak demarkatu eta indigenenak direla aitortzeko muga gehiago jarriko dituen legea onartu du Brasilgo Kongresuak. Luiz Inácio Lula da Silvaren gobernuak legea kritikatu du eta "araututako genozidio" bat dela esan du. Indigenek hainbat egun daramate... [+]


Henry Forden utopia, besteen distopia

Amazonia, 1928. Ford automobil konpainiak Fordlandia izeneko herria eraiki zuen oihanean, Amazonasen ibaiadar Tapajosen ertzean.


Eguneraketa berriak daude