Luis Mari Mujika hil da: toponimian aditua eta literaturan saritua

  • 77 urte zituela hil da Luis Mari Mujika Urdangarin (Lizartza, Gipuzkoa, 1939–Donostia, 2017). Hitz batez definitzeko: idazlea. Ia genero guztiak landu zituen: narrazioa, nobela, saiakera, poesia, bidaia liburua…


2017ko apirilaren 04an - 08:52

Idazleaz gain, hizkuntzaren langile porrokatua izan da. Egan aldizkariaren zuzendaria oraintsu arte –Gillermo Etxeberriarekin batera–. Euskaltzain urgazlea, bereziki ezagutua toponimiari buruzko lanak direla eta.

Filologia ikasketak egin zituen eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle izan zen. Ezagutu dutenen definizioa:  “Langilea, langile porrokatua”.

Poesia izan zen bere lehen lan argitaratua: Bide giroak (Sendoa, 1963), artean gaztea zelarik. Zortzi poesia liburua gehiago izkiriatu zituen hala ere, azkena, Mirakontxako solasak (Hiria, 2002). Zortzi saiakera liburu bestalde, gai ugariak tarteko: ekonomia, poesia, narrazioa, toponimia…

Nobelak ere, ez gutxi: sei. Azkena Memoria galduak (Hiria, 2000). Loitzu herrian uda partean (Erein, 1993) plazaratu zen nobelagile gisa. Beren nobelek nola edo halako oihartzuna jaso zuten, hasierakoek bereziki.

Idazle saritua izan zen. Lehiaketa bidez sari gehien jasotako idazleetako bat. Egiari zor, ez kritikak ez publikoak ez zioten sarien adinako errekonozimendurik aitortu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


Uxue Alberdi. Hamarkada bi idazten (II)
Zer diosku kilkerrak belarrira?

Uxue Alberdiren ibilbide literarioa aztertu genuen aurreko artikuluan. Helduen prosazko literaturaz aritu ginen orduan, eta gaurkoan, liburu hibridoez arituko gara, album ilustratuez, bertso ilustratuez eta komikiez. Sarritan, helduak aurreiritziei emanda bizi gara eta, material... [+]


40 argitaletxek eta diskoetxek parte hartuko dute Ziburuko Azokan

Ekainaren 1ean iraganen da azokaren bosgarren edizioa. Liburu aurkezpenak, kontzertu ttipiak zein bestelako ekitaldiak, egitarau oparoa osatzen dabiltza Baltsan elkartea eta ARGIA.


2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


Eguneraketa berriak daude