argia.eus
INPRIMATU
Lucio Urtubia ekintzaile anarkista omenduko dute Cascanten larunbat honetan
  • Urriaren 17an omenaldia egingo diote Lucio Urtubia ekintzaile anarkistari Cascanten (Nafarroa). Eguerdiko 12:00etan izango da, Erromeroaren parkean.

ARGIA @argia 2020ko urriaren 07a

Aurtengo uztailaren 18an hil zen Lucio Urtubia, Nafarroako Erriberan jaiotako ekintzaile anarkista. Jaio zen herrian omenaldia egingo diote orain: Erromeroaren parkean izango da, larunbat honetan, eguerdiko 12:00etan.

Urtubia 1931. urtean jaio zen eta 23 urte zituela Parisera joan zen bizitzera. Handik aurrera, bi bizitza izan zituen batera: hargin gisa lan egiten zuen egunez eta hainbat mugimendu iraultzailerekin kolaboratzen zuen gauez. Bigarren bizitza horretan egindako ekintza nagusien artean, First National City Bank-i egindako lapurretan nabarmentzen da: txekeak faltsutuz, 20 milioi euro kendu zizkion finantza erakunde multinazionalari eta “behar zuen jendearengan inbertitu” zuen.

Horrelako ekintzei esker, XX. mendeko ezkerreko pertsonalitate askorekin harremana izan zuen, besteak beste Ernesto Guevara “Che”-rekin edo Albert Camus idazle eta pentsalariarekin.