argia.eus
INPRIMATU
Lucio Urtubia: “Bankuari lapurtzea ohorea da niretzat”
  • "Francisco Sabate kataluniar anarkista oso pertsona ona zen, izugarria, idealista, eta heroi bat garai hartan. Bere bi anaiak galduak zituen ordurako, bat guardia zibilek tiroka hila, eta bestea garrotearekin exekutatua. Leku guztietako poliziek eta armadek bilatzen zuten. Nire etxean bizitzen hasi zen. Gordeleku ona zuen, ni ez bainengoen erreta orduan. Berarengandik jaso nuen nik jakituria hau, eta horrek eragiten dit erreakzionatzea, eta izatea, berari zor diot nik egin dudan dena. Quiqorekin bizi izan nintzelako onartu nuen zenbait gauza debekatu egitera ausartzea. Eta orain ez dit inongo lotsarik ematen inori esateak nik asko lapurtu dudala, izan makinak, materialak, zazpi edo zortzi banku atrakatu ditudala, txeke eta billete faltsuak metaka fabrikatu ditudala..."

2007ko irailaren 24a
Lucio Urtubia (Argazkia: Amets Arzallus)

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2103/bankuari-lapurtzea-ohorea-da-niretzat/osoa