Irailaren 6an abiatuko da Miarritzeko Maitaldia Jaialdiaren 13. edizioa. Irekiera ekitaldian Lucia Lacarra zumaiarrak dantzatuko du beste hainbat izarrekin batera. Estilo ezberdinetako dantza emanaldiez gain, hitzaldiak, ikastaroak eta erakusketa bat ere prestatuko dituzte.