Low costa garesti ateratzen denean: Vuelingen arazoek eragina izan dute Loiun ere

  • Airelinearen arabera, “akats operatiboek” eragin dituzte gora-beherak. Espainiako sustapen ministerioak eta Kataluniako Generalitateak ikerketak abiatu dituzte.


2016ko uztailaren 04an - 10:27
Vuelingeko hegazkinek atzerapen handiak izan dituzte azken egunetan; zenbait hegaldi bertan-behera geratu dira. (Argazkia: Laurent Errera CC-BY-SA)

Espainiako Estatuan gertatu bezala, Euskal Herrian ere izan dute eragina Vuelingen arazoek. Hala, Loiutik Bartzelonara joatekoak ziren bi hegazkin lurrean geratu dira.

Iganderako programatuta zeuden 700 hegaldietatik hemeretzi ez ziren abiatu. Horrez gain, hainbatek atzerapenak jasan zituzten. Tartean, Loiutik Sevillara eta Amsterdamera joatekoak zirenek. Beste hainbeste gertatu zen Malaga, Milan, eta Amsterdametik Bizkaiko aireportura zetozenekin. Astelehenean, aldiz, hegaldirik ez da geratu bertan-behera, baina “trafiko arazoengatik” atzerapenarekin iritsi dira Bruselatik eta Bartzelonatik.

Pertsonal gehiago, egoerari aurre egiteko

David García Vuelingeko zuzendari orokorrak adierazi duenez, egoera dagoeneko “hobetzen ari da”. Garcíaren arabera, langile gehiago kontratatu eta lan txandak areagotu dituzte arazoak konpontzeko.

Espainiako sustapen ministerioak espedientea ireki dio airelineari, “hegaldien baliogabetzearen jatorria argitzeko”. Bere aldetik, Kataluniako Generalitateak “urgentziazko bilera” egin du, zein neurri hartu erabakitzeko. Vuelingen zuzendaritzak astelehen honetan emango ditu azalpenak.

Airelinearik salatuena

Kontsumitzaileen kexak jasotzen dituen reclamador.es atariaren arabera, Vueling izan zen iazko airelinearik salatuena. Enpresa kataluniarrak 8.000 kexatik gora jaso zituen, erreklamazio guztien %50,1.

Pablo Rabanal reclamador.es webguneko kideak otsailean azaldu zuenez, “Vuelingen salmenta kopuruak ikaragarri igo dira azkenaldian, baina baita kexak ere”. Horrez gain, arazoak konpontzerako orduan “enpresarik gatazkatsuena” dela adierazi du.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude