argia.eus
INPRIMATU
Lourdes BaƱuelos eta Osbert Parkerren lana saritu du Zinemasteak

2009ko martxoaren 02a

Gasteizko Zinemasteak 25. urteurrena bete duen honetan, Lourdes Bañuelosen Vivir con las botas puestas film luzea eta Osbert Parkerren Yours Truly film laburra saritu ditu ikuslegoak. Lourdes Bañuelosen film dokumentalak Idoia Sagarzazuren bizitzako azken uneak ditu hizpide, heriotzari aurre egitea erabaki zuen emakumearen istorioa. Yours Truly, berriz, nazioarte mailan arrakasta handia izaten ari den animazio filma da. Horrez gain, Ion Gabella aktorea Gutako bat sariarekin omendu zuten.