argia.eus
INPRIMATU
Los Explosivos taldearen kontzertua bertan behera, eraso matxista batengatik salatuak izan ostean
  • Gasteizko Hell Dorado aretoak bertan behera utzi du larunbaterako aurreikusia zuen Los Explosivos talde mexikarraren kontzertua. Aretoko arduradunei jakinarazi zieten musikarietako batek bikotekidea eraso zuela, ospitalera eraman behar izateraino. Musika-taldearen agentziak ez du informazioa ezeztatu eta horregatik hartu dute erabakia, Hala Bedik argitaratu duenez.

ARGIA @argia 2018ko martxoaren 21

Aretoan erasoaren berri jaso zutenean, taldearen agentziarekin jarri ziren harremanetan, eta "hainbat informazio kontrastatu ondoren” emanaldia bertan behera utzi du Hell Doradok, edozein motatako biolentzia matxistaren aurkako konpromisoa duela azpimarratuz. Hala, larunbatean King Mastino talde italiarrak bakarrik emango du kontzertua.