Ai ze zaila den!

  • Amnistiaren Eguna izan zen iragan igandean Makea herrian. Kanboko Lorentxa Beyrie presoaren gutun hau irakurria izan zen. Frantziako Roanneko espetxean dago.14 urte bete ditu eta 32 urteko zigorra dauka. 


2015eko urriaren 27an - 15:50
Lorentxa Beyrie kanboarra.

2015eko irailaren 2an, epaileek bigarren aldikoz ukatu diote baldintzapeko askatasuna. 2015eko irailean halaber, Frantziako Justizia ministerioak hurbilketa ukatzen diola jakinarazi dio.

Ai zer zaila den!

Ai ze zaila den paretarekin, burdin sarearekin edo bizkarra erakusten duenarekin negoziatzea.

Ze zaila den fidatzeko aukerarik gabe, negoziatzera ausartzea. Ze zaila den parekoa irainka ari zaigularik.

Alta, gai batzuk ez ditugu bakarrik konpontzen ahal eta amnistiarena horietakoa da, Frantzia eta Espainiarekin dugun istorioa da.

“Amnistia bai” ala “Amnistia ez” galdegiteko ordez, amnistia noiz, nola, ze helbururekin pentsatu behar genukeela uste dut. Definizio egokia atzeman behar dugula, amnistia zer izan beharko zen definitu behar dugula.

Zer da guretzat?

Zer da beraientzat?

Gai inportantea da, etorkizunean gutaz ainitz erranen duelako. Zer amnistiatu zen eta zer ez?

Gerlen ondotik zer estali, zer gibelean utzi, zer onartu, erabaki behar da, eta amnistiak horretan laguntzen du. Guk ere tresna hori erabili behar dugula iruditzen zait.

Sasi-damutzea, sasi-barkamena, sasi-askatzea, sasi-konponketa arriskuak dirau Euskal Herrian. Parekoek ez gaituzte zutik nahi, eta maleruski badirudi hori barneratua dugula, batzuetan. Baina zapalketaren kontra altxa ginen eta gure oldarra kriminalizatua izan da.

Amnistiarik gabe hola geldituko ginateke, oldartzea kriminalizatua litzateke eta oldartzeko manera guziak onartezinak litzateke.

Presoak, oldar kolektiboaren parte bat gara, parte ikusgarria. Icebergaren punta bat, gu “zikinak” garela erraitea mugimendu osoa “zikina” dela adieraztea da. Gisa batez ala bestez damutuak, barkamena galdegiten, egindakoa gaizki dela erraiten baldin bagenu, Euskal Herriaren aldeko borroka oro gaitzetsia litzateke.

Aurten, azken hamarkada luze hauetan bezala, kide franko frantses eta espainol epaileen aitzinetik pasa gara, eta han ikusi duguna argi da: Guk dugu erru osoa eta gurekin zer egin erabaki behar dute.

Hori da preseski utzi behar ez dieguna, ez dira beraiek erabakitzen duten bakarrak. Oldartzen garen momentutik erabakitzen ari gara. Amnistiaren tresnak horrentzat ere balio du, etorkizunean nahi dugun Euskal Herria eraikitzeko tresna bat da.

Presoak kartzelatik ateratzea baino gehiago dela iruditzen zait. Oldartzeko eta erabakitzeko eskubidearekin zerikusia du.

Kontent naiz gaur zuen artean izatea, borrokalarientzat amnistia aldarrikatzea.

Ze erraza den, nahi duguna dakigularik, nor garen dakigularik, norekin nahi dugun dakigularik, munduaren aitzinean altxatzea.

Besarkada handiak denei,

Bihotzez, Lorentxa


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude