Loraldia: "Euskarazko munduan zegoen beharrari erantzuteko jaio zen jaialdi hau"

  • Loraldia Festibala amaitu eta "erabateko arrakasta"-tzat jo dute antolatzaileek. Bost astetan Bilbo "euskarazko sormenaren erdigune" bihurtu dela azpimarratu dute, bai eta ikuslegoaren harrera ona ere. Ikuskizun gehienetan eserleku-kopuruaren %80 baino gehiago bete da eta guztira 8.000 ikusle hurbildu dira Loraldia Festibalera.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko apirilaren 10an - 17:51

Loraldia Kultur Elkarteko kideek Loraldiaren hirugarren edizioa "erabateko arrakasta" izan dela adierazi dute. Besteak beste, sortzaileen proposamenen kalitatea, euskal kulturaren balore berrien alde egin izana, ibilbide luzeko eta sona handiko sortzaileen ekarpena eta publiko gaztea erakartzea lortu izana baloratu dituzte positiboen. Gainera, Loraldia Eskola hezkuntza egitasmo berriari esker, 100 haur inguruk sormen lan propioak taularatu ahal izan dituztela nabarmendu dute.

290.000 euroko aurrekontua izan du Loraldia Festibalak eta guztira diziplina anitzeko 29 ikuskizun eskaini ditu bost astetan zehar. Bilboko hamar eszenatoki desberdinek literatura, musika, dantza, antzerkia, zinea eta bertsolaritza ikuskizunak bildu dituzte. Loraldiko kideen arabera jaialdiak euskal kultur industrian eragin handia izan du, munduko leku desberdinetatik etorritako 150 artista baino gehiagok Bilbon euren lanak aurkeztu dituztelako.

Hainbatetan "sarrerak agortura" kartela ere eskegi behar izan dute, Kukai&Lagunak, Euskadi dokumentala, BCN Jazz Konexioan, Biba voi edota Izaroren kontzertua kasu. Ez Dok Hiru antzezlanera 1.500 ikusle gerturatu ziren, eta Strip-tease antzezlana, Iratxe Fresnedaren Irrintziaren Oihartzunak dokumentala eta Xabi Aburruzaga, Lou Topet eta Mikel Urdangarinen kontzertuak “erabat betetzear” geratu ziren.

Azkenik, jaialdia Bilbotik haratago “loratzen” hasi dela eta hainbat ikuskizun Euskal Herriko beste leku batzuetan ere eman direla gogorarazi dute Loraldia Kultur Elkarteko kideek.

Albiste hau Uriola.eus-en argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilboko Loraldia
2023-03-19 | Karmelo Landa
IRITZIA
Loratuko da Bilbo

Loratuko da Bilbo eta itzuliko da euskara zazpi edo hamazazpi kale estu zalapartatsuetan oihartzun egitera, eta zabalduko da zabalguneetara eta luzatuko da auzorik auzo, Otxarkoagaraino eta harantzago. Udaberria helduko zaio gure hizkuntzari mendeetako neguaren ondoren. Udaberri... [+]


2022-03-30 | Uriola.eus
“Handia eta emankorra” izan da zortzigarren Loraldia

Euskal kultura garaikidearen Loraldia jaialdiaren antolatzaileek “balorazio guztiz baikorra” egin dute amaitu berri den aurtengo edizioari buruz. Jarduerak mugarik gabe egin ahal izan dituzte atzera ere, eta festibalak izandako kalitate artistikoa azpimarratu dute.


2021-03-10 | Sustatu
Loraldia 2021, "Sormenari zor", kulturarako 20 egun Bilbon

Loraldia Festibalaren zazpigarren edizioa asteartean hasi da, martxoak 9, eta hilaren 28a bitartean ospatuko da. Bilboko euskarazko kulturaren jaialdiaren edizio honetako lema Sormenari zor da. 19 egunez, diziplina artistiko guztiak, produkzio berriak eta estreinaldiak... [+]


2019-03-20 | ARGIA
Verdes liburu-dendak euskal kulturari egin zion ekarpena omenduko du Bilboko Loraldiak

Loraldia Festibalak Bilboko Verdes liburudendako azken kudeatzaileei omenaldia eskainiko die martxoaren 24an Arriaga Antzokian, Loraldia Festibalaren 5. edizioaren baitan.


2019-02-26 | ARGIA
Loraldiaren bosgarren edizioak euskal kulturaz beteko du Bilbo

Astearte goizean aurkeztu da Loraldia Festibalaren bosgarren edizioa, "Sentikariz blai!" lemapean.


Eguneraketa berriak daude