Lopez Peñaren heriotza argitzeko manifestazioa deitu du larunbatean Herrirak

  • Lopez Peñaren auzian gertatutakoa argitzeko eta preso politikoen salbuespen neurriak eteteko eskatuz mobilizazioa deitu du Herrirak. Larunbatean Bilboko La Casillatik abiatuko da 17.30etan; ‘Berriro gerta ez dadin, salbuespen neurriak eten. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea’ lelopean.

Martin Vicioso @martinvicioso
2013ko apirilaren 03a
Herrirak Bilbon egindako agerraldia (Argazkia: Argazki Press)

Larunbatekoaz gain, Herrirak beste hainbat mobilizazio ere antolatu ditu. Ostegunean elkarretaratzea egingo dute Bilbon dagoen Frantziako kontsulatuaren aurrean, kexa formal bat aurkeztearekin batera. Ostiralean, berriz, kontzentrazioak egingo dituzte hiriburuetan eta zenbait herritan.

Nagore Garcia eta Beñat Zarrabeitia Herrirako bozeramaileek azpimarratu dutenez, “espetxe politika oztopo nabaria da”, eta besteak beste, Lopez Peñaren eta Angel Figueroaren heriotzak, larri gaixo dauden presoen egoera eta Parot doktrina aipatu dituzte adibide moduan.

Alderdi politikoen eta gizarte eragileen adierazpenak

Hainbat alderdi politiko eta gizarte eragileren ordezkariek adierazpenak egin dituzte, Xabier Lopez Peña presoaren heriotzaren harira.

Berrian EH Bilduko legebiltzarkide Julen Arzuagak salatu du euskal preso politikoen auzia “humanitaterik gabe” kudeatzeaz gain, diplomazia falta egon dela eta politikaren zeresana urritu nahi izan dela.

EAJko Itxaso Atutxak adierazi du “gehiegizkoa” dela Lopez Peñaren heriotza espetxe politikari egoztea. Haren ustez ezin liteke halakorik froga. Azpimarratu du auzian “arraroa” ikusten duen bakarra familiari eta abokatuari entzundakoa dela.

ELAk azaldu du Lopez Peñaren familiari senidearen ospitaleratzearen berri ez ematea “oso larria” dela. Gertatutakoa ikertzeko eta inplikatutako administrazioek kontuak emateko eskatu du.

Espainiako Barne Ministro Jorge Fernandez Diazek ohartarazi du “preso politikoen edo heriotza politikoen inguruan hitz egitea” delitua izan daitekeela. Horregatik, azken egunetan haren ustez egin diren “terrorismoaren gorapenak” fiskaltzara igorri ditu, horien artean Pernando Barrenaren eta Patxi Zabaletaren adierazpenak.

Sortuk salatu du “mehatxu” horiekin atentzioa desbideratu nahi dutela.

Kanal honetan artxibatua: Herrira

Herrira kanaletik interesatuko zaizu...
Gutun bereziak

Gutun mota asko iristen zaizkit. Horien artetik aprezio berezia diet politikoki nigandik urrun xamar egon daitezkeen lagunek idatzitakoak direnei, euskaldunok espetxearen inguru-marian antolatu antzera duzun zirkulutik kanpokoa denean, non hasi bai baina non bukatzen den argi ez duzun eta osatzen omen duzun mundu horretatik kanpokoa denean.


2015-01-15 | ARGIA
13 atxilotu aske, 3 kartzelara eta difamazio estrategia berri baten zantzuak

Guardia Zibilak 16 lagun atxilotu zituen astelehen goizean Euskal Herrian eta Madrilen, abokatuak gehienak, ETAri babesa ematea eta Ogasun Publikoaren kontrako delitua leporatuta. Epailearen aurretik pasa ostean, hiru kartzelara bidali ditu. Azken hiru egunetako albisteen etengabeko jarraipena duzu jarraian.


2015-01-12 | ARGIA
Dirua itzultzeko eskatu dio Sarek poliziari eta bere jarrera zein den adierazteko Jaurlaritzari

Sarek oharra atera du astelehenko polizia operazioaren harira. Ondoren dago osorik irakurgai.


'Konponbidea', preso eta iheslarien eskubideen aldeko plataforma berria

Herrira legez kanpo utzi ostean, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde lan egingo duen plataforma berria aurkeztuko dute igandean Donostian.


2013-11-22
Zergatik itxi dute Ateak Ireki?
MULTIMEDIA - erreportajea

Ateak Ireki euskal komunikabidea itxi egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak adierazpen askatasunaren aurkako eraso berri batean. Bideo honetan azaltzen da zer zen Ateak Ireki eta zergatik itxi egin duten. 

Egilea: Ateak Ireki

...

2013-11-05 | ARGIA
Emili Martin Herrirako ordezkaria ez da aurkeztu Espainiako Auzitegi Nazionalean

Herrirako Ipar Euskal Herriko ordezkariak goizeko 10:00etan aurkeztu behar zuen epaitegian, Espainiako Estatuan talde terroristatzat jotzen den mugimenduko kide izatea egotzita. “Ez naiz joanen giza eskubideez trufatzen den epaitegi baten aitzinera” adierazi du Martinek Euskal Irratietan, deliberoak ekarriko dizkion ondorioen jakitun izanagatik ere: Madrilek euroagindua luzatuko du eta Frantziak aplikatuko duen edo ez erabaki beharko du.


2013-10-08 | ARGIA
Amalur Mendizabalek bera jo zuen ertzaina identifikatzeko salaketa jarri du

Amaiurreko senatari Amalur Mendizabalek salaketa jarri du Donostiako epaitegian, Herrira-ren aurkako operazioan bera buruan jo zuen ertzaina identifikatzeko helburuarekin. Hernanin kolpatu zuten buruan.


Herriraren kontrako operazioa salatzeko mobilizazioak deitu dituzte ostiral eta larunbatean

Herrirako kide izatea leporatuta atxilotutako 18 pertsonetatik lauri 20.000 euroko bermea ezarri die epaileak. Garaik eta Garciak atzo ordaindu zuten. Ugartemendiak eta Aldunberrik gaur ordainduko dute eta kalera aterako dira.


2013-10-04 | Estitxu Eizagirre
Tantaz osatutako itsaso urdinak hartu ditu Bilboko kaleak

Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioak herritarrez osatutako itsasoa irudikatu du Bilboko kaleetan, Tantaz tanta euskal presoen eskubideen alde lelopean.


2013-10-03 | ARGIA
Atxilotuetako hamalau aske eta lauri bermea jarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak

Espainiako Auzitegi Nazionalak bermerik gabe aske utzi ditu: Ibon Meñika, Ane Zelaia, Gorka Gonzalez, Joxe Antonio Fernandez, Amaia Esnal, Eneko Ibarguren, Ekain Zubizarreta, Roberto Noval, Beñat Zarrabeitia, Oscar Sanchez, Fran Balda, Sergio Labaien, Imanol Karrera eta Eneko Villegas. Aldiz, 20.000 euroko bermea jarri die Nagore Garciari, Jon Garairi, Manu Ugartemendiari eta Jexux Mari Aldunberriri.


2013-10-02 | ARGIA
Ez deklaratzea erabaki dute Herrirako atxilotuek

Herriraren kontrako operazioan atxilotutako 18 lagunetatik bederatzik uko egin diote Guardia Zibilen aurrean deklaratzeari Berrian irakur daitekeenez.


Atzeraldi kezkagarria

Aspaldi ikusi gabeko irudiak gure herriko kaleetan. Bat-batean 90eko hamarkadara itzuri garela esango nuke: borrak, pilotakadak, bala zorroen hots metalikoa, karrerak, oihuak, odola… Atzokoa “atzeraldi kezkagarria” zela esan zuen EAJk. Bistan da baietz.


Zoru patetikoa, Lehendakari jauna

Informazio iturriekin ez dauzkadan loturak beharko nituzke 2013ko urriaren 1 honetan Herrira elkartearen kontrako sarekadak esan nahi duena interpretatzeko. Zuk eduki behar dituzu datuak eta hipotesiak, Iñigo Urkullu Lehendakari jauna, oinezko kazetari batek galderak baizik ez dauzkan lekuan. Sortu ilegalizatzeko bidean emandako urratsa da? ETAko presoak prestatzen ari diren estrategia aldaketa eragozteko maniobra? ETAk armak desaktibatzeko laster egingo omen dituen keinuak desitxuratu nahi ote dira? Parot dotrina famatuaz Estrasburgok eman behar duen epaiarekin dauka zerikusia? Ala, besterik gabe, Espainiako populuari Katalunia eta krisi ekonomikoa ahaztu ditzan antolatu zaie espektakulu berri hau?


Miaketa luzearen ostean Ertzaintzak Herriraren aldeko manifestarien kontra kargatu du Hernanin

Ertzaintzak dispositibo handia jarri zuen Hernaniko Plaza Berrian dagoen Herriraren lokalaren inguruan, Guardia Zibila egiten ari zen miaketa babesteko. Hamar ordu baino gehiago luzatu zen miaketa eta gauean kargak izan ziren Kale Nagusian.


2013-09-30 | ARGIA
Guardia Zibilak 18 lagun atxilotu ditu Herrira mugimenduaren kontrako operazioan

Herrirak, Euskal preso politikoen eskubideen aldeko mugimenduak Bilbon, Hernanin, Gasteizen eta Iruñean dituen egoitzetan sartu da Guardia Zibila. Espainiako Barne Ministerioaren arabera "Amnistiaren Aldeko Batzordeen oinordeko" izateagatik egin dute Herrira-ren kontra.


2013-04-02 | Lide Hernando
Lopez Peñaren heriotza argitzeko eskatu dute Etxeratek, Herrirak eta senideek

Xabier Lopez Peña presoaren heriotza argitzeko eskatu dute Etxeratek, Herrirak eta senideek Baionan. Burmuinean odol-isuria izan zuelako eraman zuten Lopez Peña espetxetik Parisko Pitie-Salpetriereko erietxera, eta hiru asteren buruan hil egin da, martxoaren 30eko goizaldean. Espetxeko zuzendariak eta arduradunek presoaren familiarekiko izan duten jarrera salatu dute, baita presoari erietxean eman zioten arreta ere.


2013-03-07 | Lide Hernando
Herrirak "oso garrantzitsutzat" jo du Europako Talde Popularrarekin bildu izana

Herrira mugimendua Europako hainbat parlamentarirekin bildu da azken egunotan Bruselan, euskal preso politikoen egoeraren berri eman eta informazioa trukatzeko asmoz, Berriak argitaratu duenez. Gaur izango dute azkeneko bilera. Astelehenean egingo dute bilera sortaren balorazioa, baina aurreratu dute “oso esperientzia positiboa” izaten ari dela.


2013-01-17 | ARGIA
Presoen aldeko manifestazioa nazioarteko hedabidetan

Urtarrilaren 12an Bilbon euskal presoen eskubideen alde egin zen manifestazioak munduko hainbat hedabideetan oihartzuna izan zuen. Basque Peace Process atarian nazioarteko jarraipen horren bilduma osatu dute.