Lopez Peñaren heriotza argitzeko eskatu dute Etxeratek, Herrirak eta senideek

  • Xabier Lopez Peña presoaren heriotza argitzeko eskatu dute Etxeratek, Herrirak eta senideek Baionan. Burmuinean odol-isuria izan zuelako eraman zuten Lopez Peña espetxetik Parisko Pitie-Salpetriereko erietxera, eta hiru asteren buruan hil egin da, martxoaren 30eko goizaldean. Espetxeko zuzendariak eta arduradunek presoaren familiarekiko izan duten jarrera salatu dute, baita presoari erietxean eman zioten arreta ere.


2013ko apirilaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Lopez Peñari omenaldia egin zioten Urduñan ospatu zen Gazte Danbadan (argazkia: naiz.info)

Yolanda Molina familiaren abokatuak esan duenez, Lopez Peña zendu baino hamahiru ordu beranduago jaso zuen bere familiak heriotzaren berri, eta ez du oraindik gorpua ikusteko baimenik lortu. Bestalde, debekatu egin zuten Lopez Peñaren autopsia gauzatu bitartean bertan konfiantzazko sendagile bat egotea. Molinak gogorarazi du, baita ere, martxoaren 11n eraman zutela presoa ospitalera, eta senideek bi aste baino gehiago igaro ondoren jaso zutela horren berri.

Jaiki Hadi elkarteak, bestalde, gaixo dauden euskal preso politikoen egoera “gero eta zailagoa” dela esan du, Lopez Peñaren heriotzaren harira. Hurrengo ostiralean mobilizazioak egingo dira Ipar Euskal Herriko zenbait tokitan, hala nola Maulen, Baionan, Donibane Garazin, Hazparnen eta Donibane Lohizunen. Asteburuan Urduñan, Basaurin, Galdakaon eta Bilbon egin zituzten.

Patxi Zabaleta eta Pernando Barrena ikertzeko agindua

Espainiako Barne Ministerioak fiskaltzara bidali ditu Patxi Zabaletak eta Pernando Barrenak igandeko Aberri Egunean egindako adierazpen batzuk. Ea terrorismoa goratu zuten ikertu nahi dute. Lopez Peñaren heriotza “euskal gatazka politikoari konponbiderik eman nahi ez dioten bi Estaturen jarreraren ondorio” dela esan zuten bi politikariek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herrira
'47ak Herrian' pankarta jartzeagatik 2.800 euroko isuna Donostiako Udalak

Donostiako zazpi herritarrek orotara 2.800 euroko isuna jaso dute, iazko irailaren 15ean –estropada eguna– Kontxan 47ak Herrian zioen pankarta jartzeagatik. Zazpi laguni, bakoitzari 400 euroko isuna jarri die Donostiako Udalak. Egun berean, Alde Zaharrean 30 urtez... [+]


The 'Herrira' Trial
A call for 600 years of sentencing for supporting Basque prisoners

Standing up for EPPK (Basque Political Prisoners Collective) prisoners is a greater risk in the 21st century than it was in the worst times of the Franco regime, as is political activism in their favour, being concerned about their rights, or helping their relatives financially... [+]


2016-10-18 | ARGIA
Emilie Martinen aurkako euroaginduari ezetz erantzun dio Paueko Auzitegiak

Espainiako Auzitegi Nazionalak igorritako euroaginduari ezetz esan dio Paueko Auzitegiak, eta horrenbestez ez dute Emilie Martin Bagoaz taldeko bozeramailea Espainiaratuko. Gainera, militante abertzaleari ezarritako kontrol judiziala kentzea ere deliberatu dute epaileek. Hala,... [+]


Gutun bereziak

Gutun mota asko iristen zaizkit. Horien artetik aprezio berezia diet politikoki nigandik urrun xamar egon daitezkeen lagunek idatzitakoak direnei, euskaldunok espetxearen inguru-marian antolatu antzera duzun zirkulutik kanpokoa denean, non hasi bai baina non bukatzen den argi ez... [+]


Eguneraketa berriak daude