Israeli boikota egingo dio Aljeriak Londresko Joko Olinpikoetan

  • Aljeriarrak ez dira aurtengo Londresko Olinpiadetan israeldarren aurka lehiatuko. Aljeriako kirolari guztiek israeldarrei boikota egingo diete herrialde horrek Palestina okupatzen duelako eta uste dutelako Israel ez dela legezko herrialdea. Erabaki horren ondorioz, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak zigortu egingo ditu baina aljeriarrek neurrei muzin egingo diotela erabaki dute.


2012ko uztailaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Uztailak 27tik abuztuaren 12ra izango dira aurtengo Londesko Joko Olinpikoak

Duela zortzi urte ere antzerako jarrera izan zuten. Omar Merche aljeriar judokak urrezko domina galdu zuen 2004ko Atenasko olinpiadetan israeldarraren aurka parte ez hartzeagatik.

Iazko ekainean, Britainia Handiko bakearen eta giza eskubideen aldeko ekintzaileak Galesko estadioan elkartu ziren Israelen kirol politikaren aurka protesta egiteko. Arraza bereizketa eta kirolari palestinarrak preso eduki izana salatu zuten bitartean bere atletak gainerako lehiaketa internazionaletan dominak irabaztera joaten direlako. Hispan TV telebista kate irandarrak adierazitako informazioa da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2024-04-21 | Mati Iturralde
Existitzen ez den herria

“Ez den herrian sortu ginen, eta geu ere, esan gabe, konprenitzen da ez garena garela”, Joseba Sarrionandia.

Askotan, nire buruari galdetzen diot zer gertatu ote zen Alemaniako jendarteak nazismoaren ondorioak ezagutu zituenean, hau da, horrelako komunitate... [+]


Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


"Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu"

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agus Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Palestina NBEko kide izateari betoa jarri diote AEBek

33.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Eguneraketa berriak daude