LOMCE eta Heziberrik "inposatutako" azterketa Arabako 27 ikastetxetan egin nahi dute

  • Luis Dorao, San Martin, Lukas Rei, Barandiaran, Umandi… Arabako 27 ikastetxe hauetatik 19 publikoetan egin nahi ditu frogak Eusko Jaurlaritzak martxoaren 5etik aurrera Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasgeletan. DBHn ere Pisa azterketa egitera deituko dituzte 4. mailako ikasleak maiatzean.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 28an - 10:24
Aurreko urtean planto egin zuten Koldo Mitxelenako ikasleek.

Martxoaren 5ean hasita eta hilabete bereko 22an amaituta, LOMCE eta Heziberriren araberako azterketak egingo dira horretarako Eusko Jaurlaritzak aukeratu dituen zentroetan. Egin baino, horretara deituko dituzte ikasleak; izan ere, ez badira klasera aurkezten, ikasleek ez dute azterketa zertan egin.

Araban, Hala Bedik jakin duenez, 27 ikastetxetan egin nahi dute azterketa. Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek egin beharko lituzkete. 27 hauetatik 19 publikoak dira eta haien artean daude: Latiorro, Laudion; Lukas Rei, Amurrion; Barandiaran, Langraitzen, Luis Dorao, Luis Elejalde, Umandi, San Ignacio eta San Martin, Gasteizen. Gainontzeko 11 ikastetxe publikoak zeintzuk diren konfirmatu gabe dago oraindik. 

Hezkuntza Plataformen Topagunetik kalifikazio sistema “inposatu” honi planto egiteko deia luzatu dute. “Aipatutako zentroekin harremanetan gaude”, adierazi dute topagunetik. Informazioa elkarbanatu eta erantzun bat emateko klaustro eta familia-bilerak egiten hasi dira jada eta, momentuz, familietatik nahiko inpresio positiboa jaso dute.

Hala ere, lau salaketa nagusi eman dituzte jakitera: “Zailtasun handia” dagoela nabarmendu dute, informazioa jaso eta trukatzeko batez ere; ikuskari batzuen aldetik jarraipen estu eta zorrotza egiten ari diete langileei eta zuzendaritzako kideei, “kolaborazio” jarrera eskatzen eta “behartuta” daudela gogoratzen, funtzionarioak baitira. Familiei informazioa ukatzen edo berandu ematen ari zaiela ohartarazi dute Topaguneko kideek. Eta azkenik, “berriro sekretismoa, partaidetza eza, inposizioa…”, salatu dute.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, apiriletik aurrera

Topaguneko kideek baieztatu dutenez, “inposatutako beste bi azterketa bolada etorriko dira apiriletik aurrera”. Oraingoan, DBHn izango da. ‘Pisa’ izeneko azterketa egitera daude deituta ikasleak apirilaren 16tik maiatzaren 4ra bitartean. Azterketa hau egiten duten zentroetan, maiatzaren 7tik 18ra DBHko 4. mailako ikasleek errebaliden froga egitera deituko dituzte.

Konfirmatu dutenez, Araban, Samaniego (Gasteiz), Lakua (Gasteiz), Badaia institua (Langraitz) eta Amurrioko Arezketa ikastola egongo lirateke zerrendan.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LOMCE legea
Batxilergoko bost modalitate ezarriko ditu Lomloe lege berriak datorren ikasturtean

Espainiako Gobernuak abenduan onartu zuen hezkuntza lege berria, eta 2022-2023 ikasturtean aplikatuko da bigarren hezkuntzako eta batxilergoko maila bakoitietan. DBHn, hautazko ikasgai gehiago eskainiko dira, eta batxilergoan, arteari lotutako bi modalitate eta beste modalitate... [+]


LOMLOE, trileroen jokoa

"... hezkuntzako gastu publikoa barne-produktu gordinaren gutxienez ehuneko 5 handitzea..." Alderdi sozialistak erabili ohi duen eta LOE aldatzeko Lege Organikoaren Proiektuan jasotako dialektika tranpati horren beste esaldi bat da. STEILASentzat, hezkuntzan inbertsio... [+]


2020-11-06 | ARGIA
Lomce legearen ordezkoak ez ditu diruz lagunduko ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeak

LOMLOEn, LOMCE ordezkatuko duen legean, zuzenketa bat onartu du Espainiako Kongresuak: diru laguntzarik ez ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeentzat. Neurriak EAEko eta Nafarroako hainbat ikastetxetan izango du eragina, baina horietako batzuek... [+]


LOMCE indargabetuko duen Hezkuntza Legeari argi berdea eman dio Espainiako Gobernuak

Hego Euskal Herriko ikastetxeetan eragingo duen Hezkuntza Legea onartu du Espainiako ministroen kontseiluak. Bertan behera geratuko dira LOMCEk ezarri zituen errebalida polemikoak eta ibilbide espezializatuak, eta Erlijioa ez da notarako izango, besteak beste.


Bizi ala iraun?

“Esan gezur bat mila aldiz. Errepikatu hitzez hitz. Handik gutxira ikusi, egia bihurtzen. Haien ahotan ikusi, egia bihurtzen.” Horixe abesten du Gorka Urbizuk Berri Txarrak taldearen kontzertuetan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin gertatzen ari denaren... [+]


Eguneraketa berriak daude