LOMCEri helegitea jarriko dio Eusko Jaurlaritzak

  • Eusko Jaurlaritzak, Lehen Hezkuntzako oinarrizko curriculuma arautzen duten LOMCEko hainbat artikuluen indargabetzea eskatuko du.


2014ko apirilaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
LOMCE araudiaren aurkako manifestazioetako bat. (Argazkia: FEDADI)

Horrez gain, auzi errekurtso bat ere jarriko du Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko estatu idazkariaren ebazpen baten aurka, ikasleak Erasmus bekak eskaintzeko laguntzetatik kanpo uzteagatik.

Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak adierazi du “Espainiako Gobernuak ez dituela errespetatzen EAEk dituen eskumenak”. Ikasgai guztien edukietan, helburuetan, ebaluazio irizpideetan eta ikaskuntza estandarretan esku hartzen duela salatu du Jaurlaritzako buruak.

Mariano Rajoyren gobernuak muga gainditu duela adierazi du Urkulluk, EAEren “berezko hezkuntza politika garatzea” eragotziz.

Espainiako araudiak xedatzen du berezko hizkuntzak eta literaturak gaztelaniaren eta literaturaren tratamendu bera izango duela. Jaurlaritzak “gehiegikeriatzat” hartu du eta “Euskara ikasgaia arautzea EAEren eskumen esklusiboa dela”  adierazi du.

Hilabeteko epean Jaurlaritzak jarritako eskakizunak erantzunik jasotzen ez badu, otsailaren 28ko 126/2014 Errege Dekretuaren aurkako errekurtsoa jarriko du Auzitegi Konstituzionalean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LOMCE legea
Batxilergoko bost modalitate ezarriko ditu Lomloe lege berriak datorren ikasturtean

Espainiako Gobernuak abenduan onartu zuen hezkuntza lege berria, eta 2022-2023 ikasturtean aplikatuko da bigarren hezkuntzako eta batxilergoko maila bakoitietan. DBHn, hautazko ikasgai gehiago eskainiko dira, eta batxilergoan, arteari lotutako bi modalitate eta beste modalitate... [+]


LOMLOE, trileroen jokoa

"... hezkuntzako gastu publikoa barne-produktu gordinaren gutxienez ehuneko 5 handitzea..." Alderdi sozialistak erabili ohi duen eta LOE aldatzeko Lege Organikoaren Proiektuan jasotako dialektika tranpati horren beste esaldi bat da. STEILASentzat, hezkuntzan inbertsio... [+]


2020-11-06 | ARGIA
Lomce legearen ordezkoak ez ditu diruz lagunduko ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeak

LOMLOEn, LOMCE ordezkatuko duen legean, zuzenketa bat onartu du Espainiako Kongresuak: diru laguntzarik ez ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeentzat. Neurriak EAEko eta Nafarroako hainbat ikastetxetan izango du eragina, baina horietako batzuek... [+]


LOMCE indargabetuko duen Hezkuntza Legeari argi berdea eman dio Espainiako Gobernuak

Hego Euskal Herriko ikastetxeetan eragingo duen Hezkuntza Legea onartu du Espainiako ministroen kontseiluak. Bertan behera geratuko dira LOMCEk ezarri zituen errebalida polemikoak eta ibilbide espezializatuak, eta Erlijioa ez da notarako izango, besteak beste.


Bizi ala iraun?

“Esan gezur bat mila aldiz. Errepikatu hitzez hitz. Handik gutxira ikusi, egia bihurtzen. Haien ahotan ikusi, egia bihurtzen.” Horixe abesten du Gorka Urbizuk Berri Txarrak taldearen kontzertuetan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin gertatzen ari denaren... [+]


Eguneraketa berriak daude