Loiolako mendekua

  • Euskal gazteriaren aurkako Espainiako Estatuaren errepresioaren erdian, 2014ko irailaren 22an, Loiolako Basilikaren eskalinatan Herri Harresia egin genuen, epaiketara aurkeztu ez ziren bost euskal gazteak babesteko asmoz. Bertan izan ziren, beste ehunka herritarren moduan, Ertzaintzaren salaketaren ondorioz 23.663 euro ordaintzera zigortu dituzten Esteban Orbegozo azpeitiarra eta Beñat Hach Embarak ormaiztegiarra.

Joseba Alvarez @josebaalvarez  |  Maialen Begiristain
2018ko urtarrilaren 02a
Ehunka lagunek mozorrotuta egin zuten herri harresia. (Argazkia: Axier Lopez)

Egun hartan, Loiolako herri harresiko bost gazteak atxilotzeko unean, bortizkeria handiz aritu zen Ertzaintza, desobedientziaz eta erresistentzia pasiboz eskalinatan eserita zeuden ehunka herritarren aurka. Bortxakeria horren erdian, eta inork kolpatu ez bazuen ere, belauneko tendoia hautsi zuen ertzaina “Beltz” horietako batek. Orain, hiru urte beranduago, lan istripu horren ardura Esteban eta Beñati leporatu diete, sekulako zigorra jarriz eta desobedientzia zein herri erresistentzia pasiboa antolatzen eta lantzen duten herritarrei mezu argia luzatuz: honelakoa izango da desobedientziaren aurreko Jaurlaritzaren erantzuna!

Hasiera batean atentatu kargua leporatu nahi izan zien Ertzaintzak, baina agenteek beraiek grabatutako bideoak ikusi eta gero, atentatu kargua baztertzea erabaki zuten, horrelako akusazioa mantentzerik ez zegoelako. Ospitalean zauriturik zegoen ertzainaren lehen testigantzak ere bide beretik jo zuen: “belaunak kale egin zidan” esan zuen, horren ardura inori leporatu gabe.

Baina Aske Guneak eta Herri Harresiak antolatzen dituztenak eta bertan parte hartzen dutenak zigortzeko aukera honetaz baliatzea erabaki zuen Jaurlaritzak eta ertzain zaurituaren lehen deklarazioa aldarazi zuen, zauria ez zela lan istripua esanez, operazio horretan izan ziren erasoen ondorioa baizik. Gezur galanta dela jakin arren, horrela jokatu dute Jaurlaritzako abokatuek Barne Sailaren aginduz. Desobedientziaren aurkako zigor politiko eta ekonomiko bortitza behar zuen Urkulluren Gobernuak eta lortu du: bigarren epaiketan, lehenengoan esan zenaren kontra, 23.663 euroko zigorra jarri die epaileak Esteban eta Beñati erantzukizun zibilaren izenean.

Bi zigortuen abokatua den Garbiñek Gomezek epai honek eragiten dion kezka eta larritasuna azpimarratu du, “Lurralde Epaitegiak egindako irakurketak hankaz gora jartzen ditu Zuzenbidearen oinarrizko printzipioak”. Bere iritziz, eta hala jaso zuen lehen epaiak, zauritutako ertzaina, istripu baten ondorioz zauritu zen, prozedura judizialean izandako ebazpen guztiek onartu zuten moduan. “Honetan oinarriturik ulertu zuen Donostiako Zigor Arloko epaitegiak ezin zituela ez Estebanek ez Beñatek Erantzukizun Zibila bere gain hartzera behartu, ez zirelako ertzainaren lesioen eragile zuzenak”.

Eta lehen sententziak hori esan zuen arren, alferrikakoa izan da, Lurralde Auzitegiak, hori bera onartuta ere, baieztatzen baitu protestan egote soilak berarekin dakarrela egon litezkeen ondorioak norbere gain hartzea... Eta hori Garbiñe Gomez abokatuaren iritziz ulertezina eta juridikoki onartezina da. Izan ere, protesta batean parte hartze soilak “de facto” ez du inor errudun bihurtzen eta ezta gerta daitezkeen ondorioen erantzule ere. Horrela jokatzeak, “jabetza indibidualaren printzipioa eraso egiten du eta, gainera, bide arriskutsua irekitzen du etorkizunean izan litezkeen protestak kriminalizatu eta zigortzeari dagokionez. Honek, noski, errugabetasun printzipioa bera ere kolokan jartzen du”. Baina Ertzaintza eta Ertzaintzaren jokamolde bortitza babestu behar zituen Jaurlaritzak, gezurren bidez herritarrak zigortzen ditu.

Guardia Zibilarekin edota Polizia Nazionalarekin gertatzen den moduan, Ertzaintza ere prozedura judizial baten erdian badago, parekotasun prozesala desorekatu egiten da beti poliziaren mesedetan, berdez, marroiez, urdinez ala gorriz jantzita dagoen kontuan izan gabe.

ELEAK-Libre Mugimenduaren iritziz argi eta garbi adierazi nahi dugu Jaurlaritzak ez zekiela nola aurre egin desobedientzian eta ez-biolentzian oinarriturik garai hartan ugaritzen ari ziren dinamika herritarrei eta, bereziki, Aske Gune eta Herri Harresiei. Azken urteetan izan ziren borroka molde hauetan oinarritutako ekimenen aurkako operazioetan, Donostian, Ondarroan, Gasteizen edota Loiolan, Ertzaintzaren irudia oso kaltetua geratu zen, Katalunian Polizia Nazionala eta Guardia Zibilarena bezala, biolentzia bakarra beraiena dela argi eta garbi geratzen baita jendartearen aurrean.

Desobedientzia ez-biolentoaren aurkako benetako mendekua izan da Loiolako sententzia, baina alferrikakoa, eskubide zibil eta politikoen defentsan, desobedientziari eutsiko baitiogu etorkizunean ere.

Honen aurrean, beldurra galdu eta neurri hauen aurka borrokatzera animatu nahi dugu euskal jendartea. Esan beharrik ez dago, ELEAK-Libre Mugimenduak laguntza eta babesa emango diela horrelako egoeran dauden herritar guztiei, eskubide zibil eta politikoen aurkako edozein erasok, neurriko erantzuna behar duelako, zein nahi delarik errepresioa eta bortxaketa bideratu duen polizia, erakunde edota entitate mota.

Bitartean, Estebanek eta Beñati lapurtu dieten dirua berreskuratu beharra dugu guztiok. Horretarako Laboralean Beñat Hach Embareken izenean ES65 3035 0006 84 0060022507 zenbakia duen Kontu Korrontea zabaldu dugu eta dei egiten diogu euskal herritar orori zein talde edota eragileei herriz herriz kultur, kirol, politika, gastronomia... ekimenak antola ditzaten zigorra ordaintzeko dirua biltzeko eta gertatutakoa salatzeko. Estebanek eta Beñatek elkartasunez jokatu zuten, orain guri dagokigu beraiekiko elkartasunez jokatzea.

Maialen Begiristain eta Joseba Alvarez, ELEAK-Libre Dinamikaren izenean

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Herri mugimenduak  |  AskeGunea Loiola

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
Mozal Legearen indargabetzea eskatzera goaz Legebiltzarrera

Asteazken honetan, apirilaren 25ean, EAEko Legebiltzarreko “Erakundeak, Segurtasuna eta Gobernantza Publikoaren Batzordean”, ELEAK-Libre Mugimenduaren izenean Maialen Begiristainek eta Joseba Alvarezek EAEko Legebiltzarrak Mozal Legearen berehalako indargabetzea eta ez aplikazio onar ditzan eskatuko dute.


Fauna publikoa
Ze pereza

Estatu-arrazoia bezain iluna da Rubalcaba, estoldetako politikari bat, institutuko irakasle baten itxura kaltegabe hori eduki arren. Itzalpean mugitu zalea, botere faktikoekin aireztatu gabeko sotoetan edukitzen diren elkarrizketetan; zeren hortik at, animalia izu eta itsusia da.


2018-04-24 | Joxe Aldasoro
"Seme" proiektua

“Haurrek eskubideak dituzte eta, helduok, eskubide horiek betearazteko obligazioa” dio Francesco Tonucci psikologo eta ikerlariak.  Proiektuak helburu horixe du: Etxarriko haur baten eskubideak gauzatzea.


2018-04-24 | Hainbat egile*
Aralar, guztion artean

Aralarko arazo korapilatsuaren inguruko zentzugabekerien zerrenda luzatzen doa eta, konpondu beharrean, egunez egun gordinago dago. Babestutako naturgune batez ari gara, eta XXI. mendean jada aurrera goazelarik, ez litzateke gogorarazi behar han abeltzaintza, naturaren kontserbazioa, paisaia eta aisialdia ahal direla eta behar direla bateragarri egin.


Perbertsioa

Barka diezadala Urkullu jaunak, baina Ertzaintzaren aurreko pulpitoan egindako deklarazioetatik abade trazak hartu dizkiot, eta ez kristautasunaren fedea bete-betean jarraitzen duenarena, baizik eta abade perbertsoarena.


2018-04-23 | I˝igo Gandarias
Pribatizazioaren aurka... Elurra!

Asteak pasa dira urtetan izandako elurterik handienak azkenengoz Euskal Herri osoa zuritu zuenetik. Aspaldiko partez ez zela gure herri osoa zuri esnatzen.


Kapitala baino gehiago balio dute gure lurrek

Zenbat ontasun eta zenbat lur aldatu ote da eskuz azken hamarkada hauetan, gehiagoko axolarik gabe, gehiagoko ardurarik gabe? Erabiltzen zituztenen eskutik “gozatuko” dituztenen eskurat. Lau sosen truke!


2018-04-22 | Nora Barroso
Kolonizazioa, jabegabetzea eta fikziozko mugak

Asko dugu ikasteko guztion bizitza –eta ez soilik talde batena– kontuan hartzen duten haiengandik, naturaren oparotasuna eta jarioarekin harmonian bizi diren komunitateengandik. Eta, aldi berean, guk ikasitako gauza asko deseraikitzeko daukagu.

Lolita Chavez (Ixim Ulew; Guatemala, 1971)  K’iche’ Herrien Kontseiluko ordezkaria da; ama naturaren, lurraren, eta giza eskubideen defendatzailea eta ekintzaile indigena. Komunitateko ageriko lana egiten hasi zenean,... [+]


Merkatuaren dogma eta ondorioak

Azken ekonomia uzkurraldian Grezia, Irlanda, Espainia eta Italiak pairatu zituzten ondorio larrienak, eta burua ezin altxatuz dabiltza harrez gero. Esaten ziguten Europar Batasuneko (EB) merkatua eratu ahala, ongizatea besterik ez genuela ezagutuko, baina denbora aurrera doan heinean, oso talde txiki bat profitatzen ari da, %1 ospetsu hori. Bien bitartean, gehiengo zabalarentzat miseria, etxe-gabetzea, langabezia edo soldaten balio galtzea ekarri du; ahaztu gabe jubilazio pentsioak murrizten... [+]


2018-04-22 | I˝aki Murua
Ni neu

Niak maiz eskatzen dit “teknologia”-n eguneratuago egoteko: Iphone-aren azken bertsioa erosita beharko nuke eta auto berria, bigarren eskuko ia 350 mila kilometro dituen horren ordez!

Neuk erabakitzen dut, ordea, eta mugikorra 2.0 izanagatik eta modelo zaharrena, balio didala erabaki dut. Gauza bera autoarekin, eskua hartua diot eta ezagutzen ditut bere zirrikitu gehienak, akatsik ohikoenak, eta abar. Teknologia gure aurretik joatea aspalditxo onartu nuen, baina egunero erabili... [+]


Azkenak
EGILEAK
Eguneraketa berriak daude