argia.eus
INPRIMATU
Loiolako kuartela Zubietara lekualdatzea eskatu du Donostiako Udalak
  • Lekualdatzea aspaldiko eskakizuna da eta Espainiako Defentsa Ministerioak ontzat hartu du Donostiako Udalaren proposamena.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko irailaren 04a
Iturria: Wikipedia, egilea:Joxemai

Defentsa Ministerioa kuartela lekuz aldatzeko prest dago beste lur eremu bat emanez gero. Udalak kuartela Zubietako Eskuzaitzeta inguruan egitea proposatzen du, erraustegiaren eta presoak gizarteratzeko zentroaren ondoan.

Makro-kartzelaren proiektua atzera bota zuten eta eremu berean egin behar duten presoak gizarteratzeko zentroak leku gutxiago behar du. Horregatik proposatu dute erraustegiaren eta gizarteratzeko zentroaren ondoan eraikitzea kuartela.

Zubietak, 300 biztanle inguru dituen auzoak, erraustegia, presoak gizarteratzeko zentroa eta kuartel militarra edukiko lituzke baldin eta Donostiako Udalaren proposamenak aurrera egingo balu.