Loiolako herri harresian atxilotutakoei laguntzeko bertso saioa ostiralean Azpeitiko Gaztetxean

  • Loiolako herri harresian atxilotu zituzten Esteban Orbegozo azpeitiarraren eta Beñat Hach Embarek ormaiztegiarraren kontrako epaiketak eta prozesuak eragin dituen gastuei aurre egiten laguntzeko bertso saioa izango da ostiralean, Azpeitiko Gaztetxean. Aitor Bizkarra, Aitor Salegi eta Nerea Ibarzabal ariko dira kantuan, eta afarirako txartelak Urola Expres eta Orkatz tabernetan izango dira eskuragarri.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 30an - 09:13
Bertso afariaren kartela.

Loiolako herri harresian atxilotu zituzten Esteban Orbegozo azpeitiarrari eta Beñat Hach Embarek ormaiztegiarrari elkartasuna adierazteko eta haien kontrako epaiketak eta prozesuak eragin dituen gastuei aurre egiteko bertso saioa izango da ostiralean, Azpeitiko Gaztetxean. 'Loiolakoak libre. Elkartasunetik konpromisora' izenburupean egingo den saioan Aitor Bizkarra, Aitor Salegi eta Nerea Ibarzabal ariko dira kantuan, eta afarirako txartelak Urola Expres eta Orkatz tabernetan izango dira eskuragarri. Landunek 10 euro ordaindu beharko dute sarrera, eta, gainerakoek, 8 euro.

Eleak mugimenduak eta Libre dinamikak deituta, Orbegozok eta Hach Embarekek agerraldia egin zuten joan den abenduan Loiolan, beraien kontrako epaiketa "salatzeko" eta prozesuak eragindako "gastuei aurre egiteko laguntza eta elkartasuna eskatzeko". 25.000 euroko gastuari aurre egiten laguntzeko kontu korronte zenbaki bat ere zabalduta dute: ES 65 3035 0006 84 0060022507.

Albiste hau Uztarriak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AskeGunea Loiola
2018-07-25 | ARGIA
Elkartasun ekintzekin, Loiolako herri harresiagatik zigortutako bi kideen isuna ordaintzea lortu dute

Loiolako Herri Harresian parte hartzeagatik jarritako zigorra ordaintzea lortu dutela informatu du Eleak-Libre mugimenduak. Esteban Orbegozo azpeitiarrari eta Beñat Hach Embarek ormaiztegiarrari 23.663 euroko isuna jarri zieten eta herriz herri egindako ekimenen bidez... [+]


Loiolako mendekua

Euskal gazteriaren aurkako Espainiako Estatuaren errepresioaren erdian, 2014ko irailaren 22an, Loiolako Basilikaren eskalinatan Herri Harresia egin genuen, epaiketara aurkeztu ez ziren bost euskal gazteak babesteko asmoz. Bertan izan ziren, beste ehunka herritarren moduan,... [+]


2017-12-18 | Topatu.eus
29.300 euroko isun eta gastuei aurre egin beharko diete Loiolako harresian atxilotu zituzten bi gazteek

Esteban Orbegozo eta Beñat Hach Embarek zigortzea erabaki du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak, ertzain bat zauritu izana leporatuta. Dirua biltzeko hainbat ekimen antolatuko dituzte.

 


2017-01-26 | ARGIA | Axier Lopez
Herritarren babesa jaso dute Loiolako Herri Harresian parte hartzeagatik epaitutako lagunek

Eleak mugimenduak eta Libre dinamikak deituta, ostegunean Donostian epaitzen hasi diren bi lagunei babesa adierazi diete hainbat herritarrek auzitegiaren atarian.


2017-01-18 | Topatu.eus
Loiolako Herri Harresian atxilotutako bi lagun epaituko dituzte urtarrilaren 26an

Fiskalak zortzi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du bi auzipetuentzat, desobedientzia eta erresistentzia leporatuta. Akusazio partikularrak, ordea, autoritatearen aurkako atentatua eta desobedientzia leporatzen dizkie.


Eguneraketa berriak daude