Lizarrako Gazte Asanbladak eraikin bat okupatu du

  • Urte luzeetan zehar Lizarrako Pinupe Gaztetxea gazte mugimenduaren erreferente bat izan eta gero, Lizarrako Gazte Asanbladak okupazio berri bat gauzatzea erabaki du eta Lizarrako erdialdean kokaturik dagoen eraikin publiko batean sartu dira autogestio proiektu bat martxan jartzeko asmoarekin.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 26an - 08:51
Okupatutako eraikina (Argazkia: ahotsa.info)

"Pinupe gaztetxeak ez ditu gaur egun dauzkagun beharrak asetzen", azaldu dute, nahiz eta onartzen dute bere historian zehar "gauza askorako aukera eman du eta bertan proiektu oso aberasgarriak" atera direla, "baina denbora aurrera doan bezala, kontzientzia eskuratu eta mundu hau aldatzea helburu dugunontzat, baldintzak ere aldatu egiten dira, eta ondorioz, arazoei aurre egiteko tresnak ere bai".

Okupazio berri honekin jabetza pribatua salatu nahi dute, kapitalismoaren oinarria den heinean. "Jabetza pribatutik kolektibora pasa behar dugu eta esparru desberdinen zuzeneko kontrola berreskuratu. Horretarako tresna dira okupazioa zein autogestioa", azpimarratu dute.

"Hau gutxi balitz, sistema honengandik zanpatuta gaudenok ez dugu talde homogeneo bat osatzen. Gure artean botere harreman desberdinak existitzen dira eta modu desberdinean jasaten dugu zapalkuntza (langile klasearen baitan dauden subjektibitate desberdinak: gazteak, langabetuak, emakumeak, langile prekarioak, pentsionistak, atzerritarrak, euskal hiztunak, genero disidenteak, ikasleak... beraien kasa borrokatu ezin duten animali edo amalurra ahaztu gabe) eta beharrezkoa da gure arteko elkartasuna. Beraz, beharrezkoa da gaztetxea espazio kolektibo bat izatea eta bertan kontrol osoa edukitzea erabiltzen dugunok, funtzionatzeko modu honek jartzen duelako botere harremanik gabeko bizitza eredu baterako baldintza materiala", aipatu dute zabaldutako komunikatuan.

Okupatutako erakin publiko hau azken urteetan "abandonaturik" eduki dutela ziurtatu du Gazte Asanbladak, eta gune honetan "proiektu asko" egiteko asmoa dutela zabaldu dute.

Albiste hau ahotsa.info-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


2023-12-18 | Garazi Zabaleta
Otxantegi Herri Lurrak
Lurra negozioa egiteko ala elikadura eta bizitza duinerako?

Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]


Donostialdeko okupazio bulegoak hamargarren urteurrena ospatuko du

Donostialdeko okupazio bulegoak hamar urte beteko dituela eta, urteurren festa antolatu du astebururako. Ostiralean mahai ingurua egingo dute Parte Zaharreko Birunda gune autogestionatu berrian, Etxebizitzaren defentsan, antolakuntza esperientziak ezagutzeko. Bertan izango dira... [+]


Errekaleorren 10. urteurreneko ekintzetan jasandako polizia jazarpena salatu dute

Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.


Eguneraketa berriak daude