Literaturia, auzolanean antolatutako euskal letren asteburua, ekainaren 3tik 5era bitartean egingo da Larrabetzun (Bizkaia). Parte hartzaileak irakurzaletasunaren transmisioaz eta antzerki testuen etorkizunaz arituko dira, besteak beste. Mahai-inguruak, liburu azoka, errezitaldiak, kontzertuak eta liburu aurkezpenak egingo dira hiru egun horietan. Larrabetzun izango dira, besteren artean, Alberto Ladron Arana (Zer barkaturik ez nobela aurkeztuko du), Goizalde Landabaso (Bränskit) eta Iñigo Aranbarri (Zamaontzia). Kukubiltxo antzerki taldeak zabalduko du egitaraua ekainaren 3an, 19:30ean, eta ondoren Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du.
Mende laurdena bete du Bilboko Kafe Antzokiak eta hamar negu baino gehiago, hastapenetatik orain arteko guztiak, goxatu ditu Ruper Ordorikak.
Ikusi Mikusi euskara hutsezko haur eta gazte literatura azoka urriaren 7 eta 8an egingo dute, Saran. Euskal Herri guztiko ikastetxeak hurbilduko dira eta ikasleek elkarren arteko topaketa egingo dute.
Ez nuen uste Gasteizen aparkatzea hain zaila izanen zenik. Edo, hobe esanda, ez nekien hainbeste koloretako marrak egon zitezkeenik pintaturik errepide ertzetan. Ez, ez dut gidabaimenik eta bai, denbora gure kontra zihoan. Azken minutuan heldu gara Principal Antzokiko... [+]
Disko bat entzuteko momentuak marka dezake diskoa bera. Zu ez zara bera une bakoitzean, bainatzen zaren ibaiaren pare, eta kanta bakoitzak badu bere unea.
Ruper Ordorikaren Amour eta toujours-ekin horrelako zerbait pasa zait. Logelan eguzki epela sartzen zen neguko egun... [+]
Uda hondarreko igandea, bazkalosteko alferkeria, iluntzerako aurreikusiriko plana kili-kolo… Eta Ruperren kontzertua Lizoainen, baina sarrerarik ez. Dena den, joanda ere galtzeko baino, gehiago genuen irabazteko edozein kasutan; kontzertua ez bazen, herria ezagutu, paseoa... [+]