Ibon Egaña eta Iratxe Retolaza filologoek azken hamar urteotan euskal literaturaren inguruan idatzi diren iritzi artikuluak aztertuko dituzte. Proiektuak X. Santiago Onaindia beka lortu du eta 12 hilabeteko epea izango dute proiektua gauzatzeko. Ikerketa egingo duten bi filologoek ere idatzi izan dituzte literaturari buruzko iritzi artikulu ugari egunkarietan.