argia.eus
INPRIMATU
Literatura Eskolak Arestiren ‘Zuzenbide debekatua’ aztertuko du ikasturte berriaren irekieran


2011ko urriaren 13a
Gabriel Aresti.

Literatura Eskolak datorren larunbatean ekingo dio 2011-2012 ikasturteari Bilboko La Bolsa aretoan. Lehen saio honetan Gabriel Arestiren Zuzenbide debekatua izango da aztergai eta Karmelo Landa arituko da gidari lanetan. Trukeurte berri honek beste zazpi topaketa izango ditu kurtsoan zehar, Tolosa, Orereta, Arrasate, Gasteiz, Durango, Ziburu eta Iruñean, hain zuzen. Solasaldi hauetan irakurle orok hartu dezake parte.

Izena emateko aukera eta xehetasun guztiak Literatura Eskolaren webgunean aurki daitezke.