Lindanoz kutsatutako guneen garbiketa ziurtatu dadila eskatu dute ekologistek Eusko Legebiltzarrean

  • Ekologistak Martxan taldeko ordezkariak Eusko Legebiltzarreko Ingurumen Batzordean izan dira, EH Bilduen eskariz, Espainiako Estatuan lindanoak eragindako kalteei buruzko txostena aurkezten. Europako Legebiltzarrean egindako azken bisitan talde politiko guztiek arazoari irtenbidea bilatzeko hartutako konpromisoa gogorarazi nahi izan dute.


2017ko irailaren 27an - 16:08
Trapagarango Oiola urtegia da EAEn lindanoz kutsatutako guneetako bat. (Arg.: Barakaldoko Irabazi)

Pozoiketa iraunkor eta isil izenburuko txostenean, Ekologistak Martxanen estatuko federazioak lindanoaren fabrikazioaren historia deskribatzen du, baita haren hondakinek sorrarazitako arazoen berri eman ere. Militante ekologistek Legebiltzarrean azpimarratu dutenez, hainbat hamarkadatan ekoitzi zen konposatu toxiko hori EAEn, eta kudeatzeko oso zailak diren milaka tona hondakin geratu dira, oraindik naturan dirautenak, kasu batzuetan ibai eta urtegietan.

Arazo eskerga horri aurre egiteko hainbat eskari egin diote administrazioari, besteak beste  kutsatutako gune guztien erabateko garbiketa bermatzea. Halaber, adierazi dute lindanoarekin gertatutakoa ikertu eta behar diren erantzukizunak eskatu behar direla, eta gaiari buruzko informazioa etengabe eta gardentasunez eman behar zaiela herritarrei. Agerraldiaren amaieran, positibotzat jo dute Batzordeko talde politiko guztiek elkarlanerako agertu duten prestutasuna.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lindanoa
Larrezabalen lindanoz kutsatutako gunean segurtasun-neurririk ez dagoela salatu dute

Mungiako zabortegi zaharrera sartzea eragozteko neurririk ez dagoela esan dute Ekologistan Martxan-ek eta Butroi Bizirik Trantsizioan-ek.


2020-10-15 | Jone Markuleta
Legezkoa baino Lindano maila altuagoa dute Nerbioi eta Ibaizabal ibaien arroek

Lindanoak eragindako kutsadurak okerrera egin du ibai eta lurzoruetan, Ekologistak Martxanek jakinarazi duenez. Kontrolik gabe isuri zen eta emaitzak orain dira ikusgai. 


2020-05-13 | ARGIA
Lemoizko zabortegi ondoan obrak egiteagatik kexa jarri du Ekologistak Martxan taldeak

Ekologisak Martxan taldeak erakunde publikoetan kexa jarri du Lemoizko Jata mendian Puente Baray Forestalek egin dituen lur-mugimendu eta zuhaitz-mozketengatik. Talde Ekologistak 2019an egindako azterketak erakutsia du inguruko zuhaitz-landaretzan lindanoa dagoela eta... [+]


Ekologistak Martxan taldeak Bilbon bertan Egirletako zabortegian lindanoa dagoela salatu du

Hondakin arriskutsuen kudeaketa eta lindanoz kutsatutako zabortegiei buruzko ikerketarekin jarraitzen du Ekologistak Martxan taldeak. Oraingo honetan, gaztelaniazko Alto de Santo Domingo izenez ezagunagoa den Egirletan dagoen zakartegian aurkitu du lindanoa elkarte ekologistak... [+]


2019-08-14 | ARGIA
Lindano dosi altuak aurkitu dituzte Bizkaiko Jata eta Enekuriko basoetan

Ekologistak Martxan-ek egin du salaketa, zuhaitzen laginak aztertu eta gero. Erakundeen arduragabekeria salatu du. Sutea piztuz gero lindanoa gas hilgarri bilakatu daitekeela ohartarazi du.


Eguneraketa berriak daude