argia.eus
INPRIMATU
Lilaton, emakumeen lasterketa herrikoia martxoaren 3an Donostian
  • Donostiako emakumeen lasterketa herrikoiak 24. edizioa izango du aurten martxoaren 3an. Lilatona Boulevardean hasi eta bukatuko da, 5 kilometroko ibilbidea burutuz. Parte hartu nahi duten lasterkariek otsailaren 28an, beranduenez, eman beharko dute izena. Aurten, bosgarren aldiz, irristalariek ere parte har dezakete.

Martin Vicioso @martinvicioso 2013ko otsailaren 12a
Aurtengoa Lilatonaren 24. edizioa izango da

Izen-ematea Gipuzkoako Kirol Federazioen Elkarteak (ADEFEGI) eskaintzen duen sistemaren bitartez egin behar da. Hau da, horretarako prestatu duten webgunean erregistratu eta bertan eman beharko da izena. Hala ere, otsailaren 26an eta 27an Donostiako Emakumeen Etxean (Okendo kalea, 9) 18:00etatik 20.00etara lasterketan izena emateko laguntza gunea jarriko dute.

Kategoria bakoitzean hiru denbora hoberenei garaikurra emateaz gain, sari bereziak emango zaizkie lasterketako talderik interesgarrienari eta emakumearen kirolaren alde nabarmendu den elkarte edo erakunde bati.

Parte-hartzeko beharrezkoa den informazio guztia haien webgunean kontsulta daiteke.