argia.eus
INPRIMATU
Likiniano elkartea desagertu egin da
2006ko apirilaren 24a

Bilboko Likiniano elkartea bertan behera uztea erabaki dute berau osatzen zutenek. Likiniano 1991n sortu zen kolektibo eta elkarte askotan zebiltzan lagunen topagune eta material alternatiboa sortzeko eta trukatzeko gune gisa. Denda, Ekintza Zuzena aldizkaria eta DDT banatzaile alternatiboa ez dira desagertuko ordea. Gatazka deituriko elkarte berriak kudeatuko ditu.