"Antzerkia krisian dagoela esaten dugunean, zertaz ari garen hitz egiten jakitea gustatuko litzaidake. Zer da krisia? Gauza berririk ez dagoela? Proposamen interesgarririk ez dagoela? Hori da krisia? Edo krisia da jendea ezin dela antzerkiaz bizi, edo…? Nire ustez, krisia orain izan liteke ideien krisia dagoela, planteamendu berrien krisia. Momentu honetan antzerkia dago lo antzera, baina gizartea bezala. Antzerkia gizartearen ispilu da, eta lozorroan dago". (2006ko ekaina, 308. zenbakia)