"Idazten ari nintzen bitartean madarikatu egiten nuen euskara. A zer hizkuntza traketsa, esaten nuen. Eta orain, itzultzen ari naizelarik, esaten dut: gaztelania bera ere zer hizkuntza traketsa den! Beti gaude krisian. Atzo hitzaldi bat eman nuen hemen Donostian, eta esan nuen horrelako liburuak erresistentzia froga direla, bai zueure osasunarentzat bai hizkuntzarentzat. Euskara bera -hobeto esanda euskarak- da nobelako beste gaietako bat. Uste dut hitz egitea erraza den bezala, idaztea oso zaila dela". (2003/11/29)