argia.eus
INPRIMATU
Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea sariak banatu dituzte

2008ko ekainaren 16a

Gipuzkoako 40 ikastetxetako DBHko ikasleek Liburu Gaztea 2008 sariketako irabazleak aukeratu dituzte eta honako hauek izan dira sarituak: DBH 2ko ikasleek Miren Agur Meaberen Urtebete itsasargian liburua aukeratu dute. Gainontzeko sarietarako aukeratu dituzten guztiak itzulpenak direla adierazi dute antolatzaileek. DBH 1eko ikasleek, bestalde, Jesus Mari Lasak itzulitako Molly Moon eta hipnotismoko liburu miragarria aukeratu dute; DBH 3koek Miren Arratibelek itzulitako Anaren bakardadea; eta DBH 4koek Xabier Olarrak itzulitako Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia. Idazle Gazteak sariak ere banatu dituzte. Hauek izan dira sarituak: prosan Arantzazu Aizpurua eta Iñigo Hernandez, eta poesian, berriz, Nahia Madinabeitia eta Iker Lizeaga.