Datorren igandean, hilak 12, 'Libertimendua' kale antzerki herrikoia egingo da Donapaleun (Nafarroa Beherea), goizeko 11:00etan. Ordubete lehenago abiatuko da 'kabalkada' Donapaleuko kaleetan barrena.
Dantza, antzerkia, musika eta bertsolaritza uztartuko dituen 'Libertimendua' amaitzean –ordubete inguru iraungo du– bazkaria egingo da Airetik gelan.
Kanaldute telebistak 'Libertimenduei' buruzko erreportajea egin zuen 2010ean. bi partetan sareratu zuen: