Galtza motzek eta txapel gorriek osatzen dute emakumezkoei Brummanako Udalak ezarritako uniforme berria. Itxura aldaketa turista gehiago erakartzeko helburuari dagokio.
Mendebaldeko herrialdeek Libanori buruz daukaten irudia ez da oso ona, hiriko alkate Pierre Achkarren arabera. Irudi hori hobetu eta turistak erakartzeko, emakumezko polizien uniformea aldatu du.
Aferak sortu duen eztabaidaren aurrean, Achkarrek argudiatu du turisten %99k ere praka motzak janzten dituela. Turismoa erakartzeko emakumezko erakargarriak erabiltzea kritikatu du hainbatek, eta gizonezko polizien uniformean aldaketarik egin ez dela azpimarratu beste askok.