Duela astebete, EAEko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Microsoft Windows XP lizentziadun ordenagailu nanoak erabiliko dituztela idatzi genuen. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ia 9,8 milioi euroko lizitazioa atera du lehiaketara. 20.000 ordenagailu eskatu ditu orotara, eta genioen Microsoft Windows XP profesionala izan behar dutela sistema eragile gisa. Bestalde, 18.500 ordenagailuk Microsoft Office Standard ofimatika paketearen eta Microsoft One Note programaren lizentziekin etorriko direla adierazi genuen. Etorri hala etorriko dira, baina ikastetxe bakoitzak aukeratuko du zein sistema operatibo erabili, ordenagailuek instalatuta izango duten Windows sistema, ala programa eta sistema askeak (OpenOffice...). Dirua, hori bai, Microsoftentzat...