Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Laneki Elkarteak Lanbide Heziketako irakasgaien euskarazko eskuliburuak sarean eskuragarri jartzeko hitzarmena sinatu zuten atzo (24). Orotara 90.000 euro bideratuko ditu Foru Aldundiak proiektu honetara. Eskuliburuak
www.jakinbai.com/lanbideki helbidean paratuko dituzte.
Bestalde, Miren Azkarate
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua Mexikora eta Amerikako Estatu Batuetara joango da aste honetan, bi herrialde hauetan euskal eskolak ezarri eta daudenak garatzeko xedearekin.