argia.eus
INPRIMATU
Lezoko Lobato Etxea hustu du Ertzaintzak
  • Goizeko lehen orduetan heldu da Ertzaintza eraikinaren parera. Oarsoaldeko Hitzak jakitera eman duenez, bertako bizilagunak liskarrik gabe atera dituzte. Martxoan jakinarazi zuten Lobato Etxeko kideek "huste arriskuan" zegoela, eta edozein unetan gerta zitekeela etxearen husketa.

ARGIA @argia 2023ko urriaren 17a

Hustu egin dute Lezoko Lobato Etxea, eta erabateko husketa gauzatzean hasiko dira eraiste lanekin. Horixe jakinarazi du Oarsoaldeko Hitzak. Ertzaintzaren hainbat furgoneta eta auto bertaratu dira goizeko lehen ordutik, eta bizilagunak liskarrik gabe atera dituzte eraikinetik, egunkariak jakitera eman duenez. Tamaina handiko objektuak ateratzen utzi diete, eta lekualdatzea egitera behartu.