argia.eus
INPRIMATU
Letonia, Estonia eta Lituaniako hamar diplomatiko kanporatu ditu Errusiak
  • Martxoaren 19an Itsaso Baltikoko errepublikek hamar diplomatiko errusiar kaleratu zituzten, espioitza egotzita, eta erabaki horri erantzuteko kanporatu ditu Errusiak beste hamar diplomatikoak.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2022ko martxoaren 29a
Lituaniako enbaxada Moskun.

Gerraren beste aurpegietako bat da borroka diplomatikoa. Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik, herrialde askok hartu dituzte halako erabakiak; diplomatikoak kaleratzea edo kontsulatuak ixtea, adibidez.

Guztira, Lituaniako lau diplomatiko, Estoniako hiru eta Letoniako hiru kaleratu ditu Errusiako Federazioak. Kanpo Ministerioaren arabera, elkarrekikotasun printzipioari eutsita kaleratu ditu.

Martxoaren 19an hiru errepublika baltikarrek hamar diplomatiko errusiar bota zituzten, eta Bulgariak ere beste hamar diplomatiko errusiar pertsona non grata izendatu zituzten.