"Internetek irakurleak kentzen dizkio [prentsari] eta telebistak agenda markatzen. Eta telebistan irudia da garrantzitsuena. Soilik ikusgarria dena azaltzen da telebistan. Eta soilik telebistan azaltzen dena da albiste. Hala, egunkarietan ere irudia nagusi. Eta Sarkozy jada ez da agintari autoritario atzerakoia baizik eta Carla Bruni ederraren senarra. Eta Felipe printzea jada ez da monarkia bezalako erakunde artritiko eta antidemokratiko baten ordezkaria baizik eta Letizia printzesa dotorearen senarra. Eta El País ez da egunkari serioa baizik eta aleak saltze aldera edozer argazki ikusgarri azaleratzeko prest dagoen kazeta. Eta gero Cebrianek esanen du Interneteko kazetaritza ez dela serioa". (2.184 zenbakia, 2009-05-17)