Lesbianei ugalketa bermatzeak "antolakuntza arazoak" dakartzala esan zuen goi karguak dimititu du

  • Ricardo Ezkurrak abortuaren dekretuaren "formekin" iritzi kontrajarria daukala adierazi du, ez ordea "edukiarekin". UPNren garaian izendatutako azken karguetako bat da Ricardo Ezkurra.

Euskalerria irratia @fm983irratia
2016ko abenduak 13
Abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioa. (Arg.: ekinklik.org)

Sei zuzendaritza berri izendatuko ditu Nafarroako Gobernuak Nafarroako Ospitale Gunerakoa, merituetan oinarrituta: Traumatologia, Neumologia, Oftalmologia, Neurozirugia, Sexu Osasuna eta Ginekologia dira bururik gabe geratuko diren arloak. Hain justu, azkenekoan aritu izan da orain arte Ricardo Ezkurra orain arte, Ginekologian; dimisioa aurkeztu berri du, haren hitzen bueltan polemika egon da eta, nolanahi ere Nafarroako Gobernuak, hark dimisioa aurkeztu gabe ere, kargutik kentzeko asmoa azaldua zuen –zuzendaritza kargu deialdi berrira aurkez daiteke, orain–.

Sexu osasun dekretua martxan jarri ahal izateko

Sexu Osasunari lotutako hitzarmenean bildutako puntuak garatu ahal izateko azkartu ditu Osasun Sailak hainbat karguren kargugabetzea. Ezkurraren gisan, Sexu eta Ugalketa Osasun Zentroetako buru Orlando Liberalek ere dimititu egin du, makina bat gairekin ados ez dagoela esanez, esaterako, inseminazioa edota transexualei eman nahi zaien arretarekin.

Abortua eta lesbianak, arazotzat

UPN gobernutik kentzeko hiru hilabete eskas falta zirenean izendatu zuten erregionalistek Ricardo Ezkurra Osasunbideko Ginekologia buru.

Irailaren 13an, Sexu Ugalketa Osasunerako Foru Dekretua Nafarroako Parlamentuan azaltzeko agerraldia egin zuen, baita argi utzi ere UPNren tesiekin bat egiten duela, batez ere bi gaitan: bat, lesbiana bikoteentzat eta bikoterik ez dutenentzat ugalketa bermatzeak "antolakuntza arazo ugari" dakartzala esan du; eta bi, abortua sare publikoan txertatzea "zaila" izanen delakoan dago, "mediku asko" kontzientzia eragozleak direlako.

Hain justu, horixe bera zen UPNk lehengo agintaldian ziona, eta, egun, batere aldaketarik gabe mantentzen duena. "Baten batek pentsa dezake hau esateak dekretua ezartzeko oztopoak jartzea dela; ezta pentsatu ere", esan zuen Ezkurrak. Gobernuari "errealitatea" zein den azaltzeko betebeharra daukala azpimarratu zuen, halaber, "hori txarra edo ona izanda ere".

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

Kanal hauetan artxibatua: Osasunbidea  |  Nafarroa  |  Nafarroako Gobernua  |  LGBTI  |  Abortu eskubidea

Osasunbidea kanaletik interesatuko zaizu...
Dementzia duten gaixo galestarrak euren hizkuntzan artatuko dituzte ospitalean

Ohe gainean gales hiztunak direla jarriko du, osasun langileek jakin dezaten eta hizkuntza horretan artatu ditzaten.


ELAk salatu du Osasunbidean eta Osakidetzan behin-behineko lanpostuak %40 eta %43 direla

Sindikatuak dio Osasunbidean behin-behineko lanpostuen portzentajea %40ra iristen dela, eta Osakidetzan %43ra. “Kalitatezko osasun publikoa bermatzetik oso urrun daudela” adierazi du Ainhoa Fernandez ELAko bozeramaileak.


Osasunbideak ostegunean hartuko du bere gain Nafarroako Ospitale Guneko sukalde zerbitzua

Osasunbideak berriro eskuratuko du Nafarroako Ospitale Guneko elikadura zerbitzua, medio propioekin, UPNk pribatizatu zuenetik lau urtetara, Noticias de Navarrak jaso duenez. Eskainiko dituzten plateren kalitatea frogatu dute, gaixoen berreskuratze prozesuan lagungarriak izan daitezen.


2017-05-12 | Axier Lopez
Ospitaletako sukaldeen kudeaketa berriz publikoa izango da Nafarroan

Osasun kontseilari Fernando Dominguezek iragarri du ekainaren 1etik aurrera kudeaketa publikoa izango dela Nafarroako sare publikoan.


Osasunbidean abortatzeko eskubidea ziurtatuko du Nafarroako Gobernuak

Fernando Dominguez (Osasun kontseilaria): "Abortuaren dekretua baino gehiago da hau, sexu osasun politika berri baten ikurra delako, errealitate sozial berriarekin bat etorriko dena".


Medikuen eta pediatren lautik bat ez da gai euskaraz egiteko

UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak), erakundeak berak biltzen dituen 76 udalerrietan familia eta larrialdi medikuen eta pediatren euskara gaitasuna neurtu du. 76 udalerriak Hego Euskal Herrian daudenez, Osakidetzako eta Osasunbideako profesionalak dira denak. 289 profesional zenbatu dituzte UEMAko udalerrietan. 73 ez dira gai euskaraz aritzeko. Familia eta larrialdi medikuen %22 da gai ez dena eta pediatren %35.


Europa eta autodeterminazio eskubidea

Nola jokatzen du Europar Batasunak estaturik gabeko nazioekin? Badirudi horietako biztanleen ekimenek ohiz kanpoko oztopoak aurkitzen dituztela.


Erriberan osasungintza publikoaren aldeko mugimendua sortzen ari da

Nafarroako Gobernuak Tuterako Reina Sofia ospitaleko analitiken %70 Iruñean kokatutako Nafarroako Ospitalegunera bideratu nahi du.


2014-09-17 | Judith Perez
Abortua zentro publikoetan egiteko aukera jaso du Nafarroako Osasungintza plan berriak

Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeak asteartean onartu du 2020rainoko plana, UPN, PSN eta Izquierda-Ezkerraren aldeko bozkekin eta Bildu, Aralar eta PPNren abstentzioekin. Legebiltzar-taldeen 77 proposamenetik 76 hartu dituzte kontuan.


Murrizketek 3.500 lanpostu publiko baino gehiago suntsitu dituzte bi urtean Hego Euskal Herrian

Enplegu publikoaren jaitsiera berretsi dute Espainiako Ogasun Ministerioaren azken datuek: bi urtean Hego Euskal Herrian 3.500 lanpostu publiko baino gehiago galdu dira. Hezkuntzan izan da murrizketarik handiena, eta udal eta aldundietako postuak ere nabarmen jaitsi dira.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude