Baionako Bonnat museoak Leonardo Da Vinciren bederatzi marrazki biltzen dituen erakusketa jaso du. Marrazki horiek Leon Bonnatek hil aurretik osatu zuen bildumaren zati dira eta artistak eskatu bezala, ez dituzte sekula Baionatik kanpo erakutsi. Bestalde, Iruñeko Nafarroako Museoan Alfonso Sanchezek joan den mende hasieran Espainiako hainbat lekutan ateratako argazkiak jarri dituzte ikusgai.