Obamak uko egin dio Leonard Peltier preso politiko amerindiarraren zigorra barkatzeari

  • Duela egun gutxi arte AEBetako presidente izan den Barack Obamak Leonard Peltier aktibista indigenari zigorra barkatzeko aukera ez du baliatu, Democracy Now!-k jaso duenez. Peltier biziarteko bi espetxe zigorretara kondenatu zuten ustez 1975ean Hego Dakotako Pine Ride indiar erreserban gertatutako tiroketa batean FBIko bi agente hiltzea egotzita.

Iosu Alberdi Atxurra @atxurraa
2017ko urtarrilaren 23a

Amnistia Internazionala erakundeak Obamaren erabakia gaitzetsi du. Erakunde honek preso politikotzat hartzen du Peltier eta bere epaiketan irregulartasunak gertatu zirela salatu. Heriotzak dakota herriaren lurralde sakratuan uranioa eta ikatza aurkitu eta hilabete gutxira gertatu ziren. Garai berean 250 indiar hil zituzten eta inor ez da zigortua izan hilketa horiengatik.

Amnistia Internazionalak AEBetan duen zuzendari Margaret Huangek albisteak tristatu dituela adierazi du: “Epaiketara eta kondenara eraman zuten prozedura legalen justiziak sortutako kezkak kontuan izan arren, Peltier 40 urte baino gehiagoz espetxeratuta egon da. Beti bere errugabetasuna defendatu du. FBIren eta Mugimendu Indigena Amerikarraren arteko liskarretan hil ziren agenteen familiek justiziarako eskubidea dute, baina Peltierren espetxe zigorrak ez die balioko”.

Peltierren abokatu Martin Garbusek adierazi du Obamaren ezezkoa heriotza zigorra ezartzea dela. Peltier larri gaixo dagoela azaldu du, “kartzelan 40 urtez egon ondoren, urte gogorrak igaro ditu”, horietako sei isolatuta. Garbusen ustez, Obamak ez badu egin, Trump presidente berriak ere ez du askatuko.

Bete gabeko promesa

Obamak bere presidentetzako lehen urtean Guantanamoko kartzela itxiko zuela agindu zuen. Hori duela zortzi urte izan zen, baina honek boterea uztean oraindik 41 preso daude. Urtarrilaren 19an egin zen azken mugimendua Guantanamon, Pentagonoak lau preso handik Saudi Arabiara eta Arabiar Emirerri Batuetara lekualdatu zituen.

Kanal hauetan artxibatua: AEB  |  Herri indigenak  |  Guantanamo

AEB kanaletik interesatuko zaizu...
'Maria' urakanak baino lehen zorrak suntsitu du Puerto Rico kolonizatua

Irailaren 20an Maria 5. kategoriako urakanak astindu zituen Antillak, kategoria bereko Irma-k jipoitu eta hamabost egunera. Txikiziorik handienak jasandakoen artean dago Puerto Rico, teorian AEBen probintzia baina benetan konpainia yanki handien kolonia dena.  Zor publiko erraldoi baten atzaparretan harrapatuta, zikloiak eragindako kalteei aurre egiteko ahalmenik gabe bizirautera kondenatuta daude puertorricarrak. 


Pertsona hil zen eta mitoa jaio

Urriaren 9an 50 urte bete dira Ernesto Guevara de la Serna Boliviako La Higuera mendialdeko herrixkan hil zuela Boliviako armadak, AEBetako CIAren laguntzaz. La Higueratik Vallegrandera eraman zuten gorpua.


2017-10-13 | ARGIA
Historiako suterik hilgarriena kiskaltzen ari da Kaliforniako mahastien eskualdea

Ostiral eguerdira arte 31 ziren hildakoak Kaliforniako iparraldea kiskaltzen ari diren suteen eraginez, baina ziento bat baino gehiago desagertuta dagoela diote hedabideek. Suteok kalte handiak eragin dituzte munduko ardo famatuenetakoak ekoizten dituzten mahastietan.


2017-10-13 | Unai Brea
Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko

Urriaren 25ean glifosato herbizidaren merkaturatze-baimena luzatu edo eteteaz bozkatuko dute Europar Batasuneko estatu kideek. Aurtengo abenduaren 31n iraungiko da gaur egun indarrean dagoen baimena, eta Europako Batzordeak beste hamar urterako berritzea proposatu du, 2015ean IARC erakundeak –minbizia aztertzen duen OMEren menpeko organismoa– glifosatoa seguraski kantzerigenoa dela esan arren.


2017-10-08 | Axier Lopez
Beste erreferenduma

Ekialde Hurbila aldatzen ari da. Ohi bezala, odolez, eta kanpoko interes ekonomiko eta geo-politikoen menetara. Arabiar udaberriekin hasitako aroak, gerra eta eskuhartze inperialisten garaiari utzi zion lekua –Siriako guda ikurrik mingarriena izanik–. Aktore politiko berriak eratu dira, aliantzak apurtu eta berriak sortu, baita mapan, de facto, aldaketak eragin ere.


2017-10-05 | Andoni Mikelarena
AEB: 100 biztanleko 88 arma

“Lagun bat duzu Etxe Zurian”. Hitz horiekin agurtu zuen Donald Trump AEBetako presidenteak Erriflearen Elkarte Nazionala (NRA, ingelesezko siglekin) presidentetzara iritsi zenean. Gauza jakina da AEBetan armen industriak duen indarra. Munduan biztanleko arma gehien dituen estatua da, besteak beste.


2017-10-03 | Andoni Mikelarena
59 hildako eta 500dik gora zauritu AEBtako erasoan

59 hildako eta 500dik gora zauritu. Horiek dira igande gauean Las Vegas (Nevada, AEB) hirian gertaturiko tiroketaren emaitzak. Azken urteetako sarraskirik handiena izan da Ameriketako Estatu Batuetan.


2017-09-29 | NBC News
Edward Snowden-en buru barruan
MULTIMEDIA - dokumentala

2014ko maiatzaren 28an, NBC telebista kate estatubatuarrak 40 minutuko elkarrizketa zabaldu zuen Edward Snowden CIA eta NSA agentzietako kide ohiarekin. Elkarrizketa astebete lehenago grabatu zen Moskun —grabazioa bost ordutan egin zen, hotel batean—, eta bertan Snowden-ek defendatu egin zuen salatu izana AEBetako gobernuak ezarritako zaintza masiboko programak.

Brian Williams kazetariak egin zuen elkarrizketa, NBC Nightly News albistegiko aurkezlea, eta bertan, Snowden-ekin... [+]


"Gure garaian, erretiratu arte seguru zen pilotaria"

Behin batean izan ziren pilotari batzuk, zesta-punta nahiz raketa jokalari, Amerika amets izan zutenak. Izan ziren ametsa gauzatu zutenak, Juan Ignazio Zulaika, kasu, ametsaren gozotik bezainbat amesgaiztoaren ozpinetik dastatu zuenak AEBetan. Txik-txak blogean kontatzen du...


"Trumpekin, talde arrazistak puztu eta batzen hasi dira"

Donald Trump Etxe Zurira heltzeko gakoak zeintzuk izan ziren eta aurrera begira dituen asmoak azaldu ditu Mikel Reparazek, EITBren AEBetako berriemaileak, 'Kazetaritza, bertatik bertara' jardunaldietan.


Eguneraketa berriak daude