Leonard Peltier AEBetako indigenen aldeko aktibistak 36 urte daramatza kartzelan

  • Gaurkoa, Leonar Peltierren aldeko elkartasun eguna da munduan. Bere alde daudenek –besteak beste, Nelson Mandelak, AEBetako zenbait kongresistak, bere aferan esku hartu zuen epaile batek edota Mumia Abu-Jamalen Lagunak erakundeko Euskal Herriko kideek–, errukia eskatuko diote Barack Obama AEBetako presidenteari, aska dezan. Bizitza osoko bi kartzela-zigor betetzera kondenatu zuten Leonard Peltier, 1975eko ekainaren 26an bi FBI agente tiroz hil izana leporatuta.


2012ko otsailaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Leonard Peltier

Egun hartan, FBIko bi agente, susmopean hartua zuten indiar bati segika, Pine Ridge erreserbaraino heldu ziren, Hego Dakota estatuan. Siux indiarren lur sakratuotan uranioa eta ikatza aurkitu berri ziren eta ustiatzeko eskubideak zirela eta, tentsio handia bizi zuten. Agenteak han zirela, tiroak entzun ziren eta laguntza eskatu zuten. Handik ordu batzuetara, FBIk, SWATeko indar bereziek eta Oglala Nazioaren Zaintzako kideek erreserba inguratu zuten.

Hiru lagunek galdu zuten bizitza liskar hartan: bi agentek eta indiar batek. Azken hau buruan tiroa hartuta hil zen. Ez zen, ordea, sekula ikertu. Bi agenteen heriotza, aldiz, Leonard Peltierri leporatu zitzaion.

Peltierrek, tiroak hasi zirenean erreserban zegoela onartu zuen, baina ukatu egin du beti agenteak hil izana. Akusatu zutenean Kanadara ihes egin zuen, baina froga faltsuak nahiz salatzera behartutako lekuko baten testigantza medio, atxilo hartu eta AEBetara estraditatu zuten. Lekuko honek ukatu egin zuen aurrez egindako deklarazioa epaiketan, eta defentsaren alde azaldu nahi izan zuen, baina epaileak ez zion utzi. Balistika frogak ere ukatu egin zitzaizkion Peltierri, eta errugabetasuna egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen zituzten.

Leonard Peltierrek 67 urte ditu eta osasun arazo ugari du: diabetes, ikusmenaren galera, bihotz eta giltzurdin arazoak, enbolia berri baterako arriskua...

Baldintzapeko askatasuna ukatu zion epaileak 2024rako programatu zuen kasuaren berrikustea. Ordurako, bizi bada, 80 urte izango ditu Leonard Peltierrek, eta 49 urte eramango ditu giltzapean.

Leonard Peltierri buruzkoak: Wikipedia ingelesez; Leonard Peltierren defentsa batzordea; Leonard Peltierren webgune ofiziala.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dakota herria
Generoa eta sexualitatea dekolonizatu, Lakota herria altxatu

AEBetako Hego Dakotako Pine Ridge erreserbako Lakota Sioux Tribe tribu-gobernuak bi lege historiko onartu zituen 2019ko legealdian. Sexu berekoen arteko ezkontza eta LGTBIQ pertsonen aurkako erasoak gorroto delituen barruan sartzea. Lorpen hauen atzean dauden ekintzaileak... [+]


Aitor Esteban
"Euskara hizkuntza gutxitua da, eta lakota askoz gutxituagoa"

Lakota hizkuntzaz hitzaldia egitekoa zen Aitor Esteban (Bilbo, 1962) iragan martxoan Gasteizen, Hitz Adina Mintzo ikastaroaren barnean. COVID 19-ak eragindako konfinamenduak bertan behera utzarazi zituen martxoaz geroko saioak eta, hainbestean, postaz jakinarazi dizkigu lakota... [+]


110 urteko espetxe eskaera AEBetan oliobide baten aurka sabotaiak aitortu zituzten bi ekintzaileentzat

Dacota Access oliobideari sabotaiak egin izana aitortu zuten bi ekintzaileren aurka 110 urte arteko espetxea eta ehunka milaka dolarreko zigorra eskatu dute. Azken hamarkadetan ingurumenarekin loturiko ekintzaileei eskatu zaien zigorrik gogorrenak dira, The Intercept... [+]


2017-08-24 | Xalba Ramirez
Trumpen abokatuek Greenpeace salatu dute Dakotako oliobidea dela eta

Dakota Acces Pipeline oliobidea eraikitzen ari den enpresak Greenpeace eta beste talde ekologista batzuk salatu ditu 300 milioi dolar eskatuz. Trumpen abokatuak arduratu dira salaketa jartzeaz.


Sabotaje ekintzak onartu dituzte bi ekintzailek Dakota Access oliobidearen aurka

Prentsaurreko bidez onartu dute bi ekintzailek AEBetako Iowa estatuan Dakota Access Pipeline oliobidea eraikitzeko makinen eta hodien aurkako hainbat sabotaje ekintza egin izana. Makinei su eman dietela eta hodiaren balbulak apurtu dituztela aldarrikatu dute, Democracy... [+]


Eguneraketa berriak daude