Lemoizko zentralaren ingurua berreskuratzeko, Iberdrolari inplikazioa eskatu dio EH Bilduk

  • EH Bilduk azpimarratu du Iberdrolak erantzukizuna daukala Lemoizko zentral nuklearra eta haren ingurua berreskuratu eta berregituratzeko kostuan. Bertan emandako prentsaurrekoan, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Lemoizko Udala egiten dabiltzan hutsak salatu ditu koalizioak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 18an - 09:22
Prentsaurrekoan parte hartu duten EH Bilduko hiru kideak: ezkerrean, Mikel Otero legebiltzarkidea; erdian, Onintze Oleaga Bizkaiko batzarkidea; eta eskuman, Juan Luis Olaran, Lemoizko Udalean zinegotzia (argazkia: EH Bildu).

EH Bilduren izenean Onintze Oleaga Bizkaiko Batzar Nagusietako kideak adierazi duenez, “Iberdrolari lur hauen kontzesioa uztailean bukatuko zaio. Baina, Eusko Jaurlaritza Iberdrolarekin negoziatzen ari da kontzesio hori ahal bezain lasterren eteteko. Horrek esan nahi du arriskua dagoela ingurune hau berreskuratzerakoan Iberdrolak ezertxo ere ez egiteko”.

Talde abertzaleko kideek salatu dutenez, 1984an eman zen moratoria nuklearra dela eta, Iberdrolari 4.383 milioi euro ordaindu dizkiote herritarrek faktura elektrikoaren bidez, 25 urtean; horietatik 2.273 milioi euro Lemoizko zentral nuklearren kontura. “Beraz, orain justuena da Iberdrolak inguru natural hau berreskuratzerakoan erantzukizuna izatea”.

“Eusko Jaurlaritzak arrain-haztegi proiektu bat ipini du mahai gainean. Baina ez ditu aurretik ongi etxeko lanak egin”, adierazi du Oleagak. Kostaldea Babesteko Lurraldearen Arloko Planaren arabera interbentzio bi egin daitezke: Basordako kala berreskuratu eta ingurunea berreskuratzeagaz bateragarria izango den aktibitate bat garatzea.

EH Bilduk azpimarratu du Lemoizko herritarrei dagokiela zentral nuklearraren etorkizuna erabakitzea, “haiekin zor historiko bat dugulako”.

EH Bilduren proposamena

Hori guztia bermatzeko lau neurri proposatu ditu EH Bilduk Legebiltzarrean, Bizkaiko Batzar Nagusietan eta Lemoizko Udalean:

Lemoizko zentral nuklearrak okupatzen duen lursaila, eta bere segurtasun-eremu osoa hiru erakundeen arteko titulartasun partekatua izatea: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Lemoizko Udala.

Kostaldeko Lurraldearen Arloko Planak dioena dagokien erakunde denek betetzea: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Lemoizko Udala eta Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa.

Lemoizko herritarrek zentral nuklearra okupatzen dituen lurretan zer egingo den galdeketa bidez baiestea.

Iberdrolak lur-eremu horien berreskurapenean daukan erantzukizuna ordaintzea.

Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lemoizko zentral nuklearra
2023-06-02 | Hala Bedi
Waldo, Eguzki
"Gladys bezalakoei esker, gaur egun ez dugu nuklearrekin arazo larri bat Euskal Herrian"

"Larunbatean Gladys gogoratu eta borrokan jarraitzeko gogoak ditugula ospatzeko bilduko gara", adierazi dute antolatzaileek.

 


2022-10-24 | ARGIA
Lemoizko zentralean sartu eta “trantsizio ekologiko justua” aldarrikatu du Sortuk

Militante batzuk zentral nuklearrera sartu dira, eta bi pankarta zintzilikatu dituzte: greenwashig-aren aurkakoa eta energiaren “trantsizio ekologiko justua”ren aldekoa. Sortuk neoliberalismoari egotzi dizkio egungo krisiak, eta premiazkotzat jo du “180 graduko... [+]


Lemoiz eta Superphénix gelditu!

Bilbo, 1977ko uztailaren 14a. 200.000 pertsona bildu ziren Lemoizeko zentral nuklearraren proiektua geldiarazi zezaten eskatzeko. Bi aste geroago Europa osotik joandako 60.000 lagun bildu ziren Frantziako Estatuko Creys-Malvillen abian jarritako Superphénix erreaktorearen... [+]


Gladysen memoria, bizi-bizirik 43 urte geroago

Aurten ere Gladys del Estal omendu dute Donostian, Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak antolatutako ekitaldian. 43 urte pasatu dira guardia zibil batek Tuteran tiro bat buruan jota hil zuenetik, energia nuklearraren eta Bardeako tiro poligonoaren kontrako mobilizazio baten... [+]


Eguneraketa berriak daude