argia.eus
INPRIMATU
Lekuko gisa deklaratu duen poliziak azaldu du Sortu eta Batasunaren artean desberdintasun handiak daudela
  • Poliziak azaldu du ezker abertzalearen orain arteko jarreran haustura gertatu dela eta estrategia desberdina onartu duela. Gaineratu du orain arte inoiz ez dela estrategia politiko militarra eztabaidatu. Hala ere, Sorturen defentsak galdetu dionean jarraipenaren tesia mantentzen ote duen, zalantza egin ostean, baietz erantzun du.

2011ko martxoaren 21
Sortu

Goizeko 11:00etan hasi dira Sortu alderdi bezala ez erregistratzeko Fiskaltzak eta Estatuko abokatuak egindako eskaerak aztertzen. Hainbat hedabidek adierazi dutenez, azkar hartuko dute erregistroaren gaineko erabakia, ziurrenik aste honetan. Hamasei epaile ari dira aurkeztutako frogak balizkoak diren edo ez erabakitzen. Horietako bat atzera bota dute, hain zuzen, Xabier Artolaren kontu korrontea euskal presoak laguntzeko zela dioena. Fiskalak erretiratu egin du froga hori, esanez, kontu korronte hori EHUko Informatika Fakultatearena dela. Defentsak 250 orriko alegazioak aurkeztu ditu, Fiskaltzaren eta Espainiako abokatuek berriz, 216 orrikoa. Poliziak peritu bezala deklaratuko dute, baina Iñigo Iruin eta Adolfo Araiz defentsako abokatuek testigu bezela egiteko eskatu dute Auzitegi Gorenean.