Gaur hasiko da aurten Lekornen egingo den Euskal Herria Zuzenean (EHZ) festibala ekainaren 28tik 30era bitartean. Musika kontzertuez landa, 18. edizioak auzolana izango du ardatz, jaialdiaren biziraupenerako funtsezko osagaia.
Urte hauetan guztietan boluntarioen laguntzari esker egin du aurrera jaialdiak, eta antolatzaileek leku berezia eman nahi izan diote auzolanari. Hala, Xerrenda gunean gaiari buruzko hitzaldi eta mahai-inguruak egingo dira. Euskal Herri osoko kolektiboek euren esperientzien berri emango dute Lekornen.
Jaialdia Garro gazteluaren aurrealdeko zelaidian egingo da. Besteak beste, dantza eta antzerki emanaldiak, tailerrak, haurrentzako jolasak, bertso saioak eta 30 kontzertu baino gehiago izango dira. Fermin Muguruza eta Kontrakantxa, Archive, Keny Arkana, Les Ogres de Barback, Iheskide, Belako eta Anestesia taldeak izango dira Lekarnon, besteren artean.
EHZren 18. edizioko kanta –Herri sorta– Willis Drummond taldeak eta Fermin Muguruzak egin dute.
Kanaldude herri telebistak eta Topatu.info egitasmoak festibalaren jarraipen berezia egingo dute.