Lekarozko proiektu urbanistikoaren birzatiketa plana errekurrituko du Baztango Batzar Nagusiak

  • Urtarrilaren 2an egin zen ohiko Batzar Nagusian, Baztango batzarkideen gehiengoak onartu zuen Lekarozko Aroztegiko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren birzatiketa plana errekurritzea, plan honek ez baitu izan legeak eskatzen duen bezala Aroztegi inguruko lurjabe guztien sinadurarik edo oniritzirik.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 10an - 09:45
Aroztegiako birzatiketa plana errekurritu du Batzar Nagusiak (argazkia: Erran.eus).

Nafarroako Gobernuak birzatiketa plana behin betiko onartu ondotik, Batzar Nagusiak aipatu prozedura haustearengatik aurre-errekiremendua egin zion Gobernuari, baina honek azaroaren 22an aurre-errekerimendua ez onartzea erabaki zuen.

Horrela, urtarrileko batzarrean administrazioarekiko auzi epaitegirat jotzea erabaki zuen Batzarrak. Erabakiaren alde hemeretzi batzarkide agertu ziren eta UPN, Geroa Bai eta Baztan Auzolanen zazpi ordezkariek kontra bozkatu zuten.

Bilkura berean Mattari Plaza Lekarozko alkateak berri eman zuen herriko ermitaren defentsan birzatiketa planari buruz Gobernuari aurkeztutako aurre-errekerimenduaren erantzunaz. Gobernuak baztertu egin du aipatu eskaria, Lekarozko herriak eskumenik ez duelako, aurre-errekerimenduaren funtsan sartu gabe. Plazak salatu zuenez eskumena udalarena da baina UPNk, Geroa Baik eta Baztan Auzolaneanek –udalean gehiengoa duten alderdiek– uko egin zioten herriko ermita defendatzeari eta aurre-errekerrimendua ez egitea erabaki zuten.

Bertzalde, bilkura berean, berretsi zen birzatiketa planeko katastro aldaketari buruz Batzar Nagusiko lehendakariak, Joseba Otondok, Nafarroako Gobernuari egindako aurre-errekerimendua. Kasu honetan, aurre-errekerimendua Ogasun eta Finantza Departamenduan aurkeztu zen, birzatiketa planeko katastro aldaketan espreski sortutako mikro-lurzati berriak agertu baitziren, baina legeak paratzen dituen guttieneko neurriak bete gabe. Aldi berean, ikusirik legeak agindu bezala katastro aldaketa prozeduran interesdunei audientziarik eskaini ez zitzaiela, aurre-errekerimenduan puntu hori sartu zen.

Gainerakoan, Administrazioarekiko auzi epaitegiak Aroztegiko Udalez gaindiko Plan Sektorialari Batzar Nagusiak paratutako errekurtsoari buruz emandako kontrako sententziaren berri eman zen.

Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baztango Aroztegia
2022-05-16 | ARGIA
Aroztegiako obrak geratzea lortu eta urtebetera, festa egin dute Lekarozen

Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu larunbateko besta egunarekin, erresistentziaren lehenbiziko urteurrenean.


Aroztegiako erresistentziaren lehen urteurrena ospatuko dute maiatzaren 14an Lekarozen

Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu besta egunarekin.


2022-02-16 | ARGIA
Aroztegiko lanak legez kanpo hasi zirela berretsi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak
Herritarrek eta Baztango Udalak esandakoa berretsi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak emandako epai batek. 2021eko maiatzean abiatutako Aroztegia urbanizatzen hasteko lanak legez kanpo egin zituzten.

2022-01-27 | ARGIA
Aroztegiako proiektuaren aurka egiteagatik, sei herritarrek deklaratu behar izan dute Nafarroako Auzitegian

Elkartasunez, hamarnaka herritar elkartu dira Nafarroako Auzitegiaren aitzinean, "herri baten borondatea ezin da epaitu" banderola plazaratuz.


Eguneraketa berriak daude