Haurrentzako albumak sortzeko Etxepare saria irabazi du Leire Salaberria andoaindarraren Euria ari duenean lanak. 6.000 euroko saria jaso du, eta albuma irailerako argitaratuko du Pamiela argitaletxeak. “Neska txiki batek euria ari duenean bizi dituen anekdota txikiak” jaso dituela adierazi du Salaberriak. Albumean collagea, pintura, tipografia jokoak... erabili ditu ilustratzaile andoaindarrak. Aurtengo sariketarako lanak, bestalde, azaroaren 30a baino lehen bidali behar dira.