Euskadi Literatur Sarien aurtengo edizioko azken irabazleak zein diren jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak, haur eta gazte literatura eta itzulpenaren arlokoak.
Aurretik hainbat sari emanak zituen Eusko Jaurlaritzak. Hala, literaturaren saria Asier Serranorentzat izan da Linbotarrak poesia liburuagatik, eta saiakerarena Arantxa Urretabizkaiak eraman du Bidean ikasia lanagatik.
Orain, beste bi sari eman berri ditu Kultura sailak: haur eta gazte literaturarena eta itzupenarena. Leire Bilbaok irabazi du lehena, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk liburuarekin, eta bigarrena berriz Matias Mujikak, François Villonen Testamentua itzulita.
Gaztelaniazko sariak ere banatu dituzte: Fernando Aranbururen Patria izan da irabazle gaztelaniazko literaturaren arloan; Versos de Deportes-en egindako ilustrazio lanagatik saritu dute Mikel Valverde; eta Ander Izagirrek gaztelaniazko saiakera saria jaso du Potosi liburuarekin.
Ondorengoek irabazi dute euskarazko kategorian: Arantxa Urretabizkaia, Patxi Zubizarreta, Miren Billelabeitia, Maialen Berasategi, Joxe Mari Berasategi eta Joseba Larratxek.
Aita-alabek Abdulrazak Gurnah-en Paradisua liburua itzuli dute euskarara. Tanzaniarrak Literaturako Nobel saria irabazi zuen 2021ean. Miren Billelabeitiak Saiakerako Euskadi saria jaso du Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz lanagatik.
Azken Etxea, Zerria eta Ni ez naiz Mikel Laboa lanak saritu ditu epaimahaiak Euskarazko Literatura, Haur eta Gazte Literatura eta Ilustrazioa kategorietan hurrenez hurren. Oraindik beste lau irabazle daude jakinarazteke.
Euskarazko Literatura saria jaso du Apaolazaren 'Bihurguneko nasa' ipuin bildumak, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura saria Bilbaoren 'Barruko hotsak' albumak, eta Literatur Lanaren ilustrazioaren saria Mutuberriaren 'Irrimola' lanak.
Urriaren 14an jakianrazi zituzten sarietuetako zenbaiten izenak, eta asteazkenean eman dituzte ezagutzera gainontzekoak. Pello Lizarralde, Anjel Lertxundi, Joxan Elosegi, Alex Gurrutxaga, Mikel Reparaz, Txani Rodriguez eta Javier de Isusi dira 2021eko edizioko sarituak.